Zure enpresa eratzeko urratsak - Oinarrizko finantzazio instrumentuak
Ekin aurrekoak | Enpresa plana | Finantziazioa | Lokalizazioa | Jabetza industriala eta intelektuala | Egitura juridikoa | Tramiteak
Enpresa edozein unetan dagoela ere, hau da, abiatze fasean badago, enpresak finkatu nahi badu edo enpresa finkatuak hazi behar badu, kudeaketa talde guztien kezka izaten da finantzazio iturriak lortzea.
Merkatuan enpresen beharrak finantzatzeko modu ugari daude, beraz, bat aukeratu baino lehen, guztiak ezagutzea komeni da.
- Epe laburrerako finantzazioa: zor baten epemuga urtebetekoa edo laburragoa izatea.
- Epe luzerako finantzazioa: zor baten epemuga urtebete baino gehiagokoa izatea.
- Beste finantza instrumentu batzuk: Elkarren bermerako sozietateak (EBS), Hazi kapitala eta Business Angels.
Noiz da komenigarriagoa batera ala bestera jotzea? Oinarrizko analisi finantzarioaren arabera, komenigarria da, ahal den neurrian, zorraren epemuga finantzatutako ondasunaren bizitza erabilgarriaren bukaerarekin bat etortzea, hau da, enpresan bost urte inguru erabiliko den makina bat erosiz gero, bost urteko mailegu bat eskatzea komeni da, eta era berean, lehengaiak eskuratzeko, epe laburrerako finantzazioa eskatzea da onena.
Hala ere, enpresa sortu berrien kasuan, ñabardura bat azaldu behar da. Lehenengo diru-sarrerak lortzeko epe luzearen ondorioz finantzetan desdoitzeak izatea prebenitzeko, komenigarria izaten da hasierako zirkulatzaile beharren zati handi bat (hasierako izakinak, diruzaintzako aurreikuspenak...) epe laburrera eskatzen ez diren funtsekin finantzatzea. Epearen gaia erabaki ondoren, eskuragarri dauden finantza tresnak zein diren jakitea komeni da.
Laguntzarik behar duzu?
Gasteizko Udalaren enpresak sortzeko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren bitartez zure enpresa-proiektuaren eraketa eta abiatze prozesuan 10 ordutako aholkularitza pertsonalizatuarekin lagunduko dizugu.
Horrez gain, ekintzailetzarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko kontsultak horrela bideratu ditzakezu:
- Formulario honen bidez.
- Posta elektronikoz: infoempresas@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.