Zabaltze eta jarduera lizentziak emateagatiko tasari buruzko ohiko galderak
- Enpresa bat irekitzeko asmoa dut eta jakinarazi didate Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emateaz gain zabaltze lizentzia eskatu behar dudala. Non eska dezaket?
- Zergatik ordaindu behar dut tasa bat?
- Gasteizen saltoki bat irekitzeko lizentzia eskatu nuen. Oraindik ez didate jakinarazi onartu ala ukatu didaten, baina bertan behera utzi nahi dut, azkenean denda ez irekitzea erabaki dudalako; badut hori egiterik?
- Negozio bat irekitzeko zabaltze lizentzia eskatu dut eta zabaltze lizentzia sinplifikatua dela jakinarazi didate. Zenbat ordaindu behar dut?
- Eskatu nuen zabaltze-lizentziari dagokion tasaren likidazioa jaso berri dut, baina oraindik ez dut enpresa ireki. Zergatik bidali didate ordainagiria?
- Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
- Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
- Denda bat irekitzeko asmoa dut eta lanak egin behar ditut aretoan. Zabaltze-lizentziaz gain, beste agiriren bat eskatu behar diot Udalari
- 1. Enpresa bat irekitzeko asmoa dut eta jakinarazi didate Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emateaz gain zabaltze lizentzia eskatu behar dudala. Non eska dezaket?
- Leku hauetakoren batean
-- Herritarrei laguntzeko bulegoetan.
-- San Martineko Udal Bulegoetan
Aretoan lanik egiten bada, aldez aurretik lan handietarako edo txikietarako lizentzia eskatu beharko duzu, eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaindu. - 2. Zergatik ordaindu behar dut tasa bat?
- Lanbide, merkataritza edo industria jarduerak egingo diren aretoetarako zabaltze edo instalazio lizentzia lortzeak berekin dakar zabaltze tasa ordaintzea. Aldez aurretik, udal teknikari eta administrariek egiaztatuko dute aretoek eta instalazioek agindutako segurtasun eta osasun neurriak eta abar betetzen dituzten.
- 3. Gasteizen saltoki bat irekitzeko lizentzia eskatu nuen. Oraindik ez didate jakinarazi onartu ala ukatu didaten, baina bertan behera utzi nahi dut, azkenean denda ez irekitzea erabaki dudalako; badut hori egiterik?
- Bai, baduzu zabaltze-lizentziaren eskabidea bertan behera uztea. Eskabidea ebatzi edo ukatu baino lehenago hura bertan behera uzten bada, ez da inongo tasarik ordaindu beharrik sortuko.
- 4. Negozio bat irekitzeko zabaltze lizentzia eskatu dut eta zabaltze lizentzia sinplifikatua dela jakinarazi didate. Zenbat ordaindu behar dut?
- Aretoaren azaleraren arabera ordaindu beharko duzu tasa. Ordenantza 6.2 ageri dira tasaren kuotak.
- 5. Eskatu nuen zabaltze-lizentziari dagokion tasaren likidazioa jaso berri dut, baina oraindik ez dut enpresa ireki. Zergatik bidali didate ordainagiria?
- Tasa ordaintzeko betebeharra lizentzia eskatzen den unean sortzen delako, jarduera gauzatu ala ez.
- 6. Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
- Zergadunek hilabeteko epean ordaindu beharko dute likidazioa
Helbideratu gabeko ordainagiriak:
Finantza-erakunde laguntzaileak - Bertaratuta ordaintzea
San Martineko Udal Bulegoetan. Esku-dirutan, finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelez, txekez edo posta-igorpenez ordain daiteke.
Herritarrei laguntzeko bulegoetan ere ordain dezakezu finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez. Ordutegia: 9:30etik 14:00etara, goizez, eta 16:00etatik 19:30era, arratsaldez.
Internet bidez
Udalaren webean: www.vitoria-gasteiz.org/zergak
ordainagiria jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. - 7. Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
- Herritarrei laguntzeko bulegoetara, San Martineko Udal Bulegoetan. Edo Interneten bidez: Ordaindu izanaren egiaztagiria eta Nire ordainagiri eta isunak ( Ordaindu izanen egiaztagiria y Nire ordainagiri eta isunak).
- 8. Denda bat irekitzeko asmoa dut eta lanak egin behar ditut aretoan. Zabaltze-lizentziaz gain, beste agiriren bat eskatu behar diot Udalari
- Bai, lan handietarako edo txikietarako lizentzia eskatu beharko duzu, eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaindu. Leku hauetan aurkez dezakezu eskabidea:
-- Herritarrei laguntzeko bulegoetan
-- San Martineko Udal Bulegoetan
Lotutako informazioa
- Zabaltze eta jarduera lizentziak emateagatiko tasa
- Preguntas frecuentes sobre licencias de actividad y de apertura
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.