Gardelegiko zabortegiko hondakinen isurtze eta tratamendu tasari buruzko ohiko galderak
Zergatik ordaindu behar dut tasa hori?
Gardelegiko zabortegia erabiltzeagatik. Dena den, partikularrek ez dute tasa hori ordaindu behar, 1.000 kg hondakin baino gutxiago uzten badute aldi bakoitzeko.
Nire enpresak hondakinak utzi behar ditu Gardelegin, zer egin behar dut?
Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren onartze-agiria lortzea, Araban sortutako hondakin geldoak eta arriskutsuak ez direnak Gardelegiko zabortegian utzi ahal izateko. Gainera, hondakina utzi aurretik, jarraipen eta kontrol agiria bete beharko da. (Gardelegiko zabortegia erabiltzeko baimena izeneko izapidea ikusi).
Zabortegi Zerbitzuaren Araudian zehazten da Gardelegin utz daitezkeen hondakinen sailkapena.
Nahitaezkoa da tasen ordainketa helbideratzea. Tasak helbideratzeko kontu zenbakia bidali beharko da gardelegui@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora. Tasak hilean behin likidatuko dira, eta hilabetea igarotakoan igorriko dira.

Nola eta non ordaindu behar dut tasa hori?
Nahitaezkoa da tasen ordainketa helbideratzea. Tasak helbideratzeko kontu zenbakia bidali beharko da gardelegui@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora. Tasak hilean behin likidatuko dira, eta hilabetea igarotakoan igorriko dira
Zenbat ordaindu behar dut hondakinak Gardelegin uzteagatik?
Hondakinak Udalaren Tratamendu Lantegietan Hustu eta Tratatzeari dagozkion tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 8. artikuluko 2. epigrafeak jasotzen du hondakinak Gardelegin uzteagatik ordaindu beharreko tasa. 6.9 ordenantza da hori.
Partikularra naiz eta 1.000 kilo hondakin baino gutxiago utzi nahi ditut zabortegian, zer egin behar dut? zerbait ordaindu behar dut?
Partikularrek Gardelegira eraman ahalko dituzte hondakinak, eta bertan utzi aurretik, aztertuak izango dira. Kontrol hori pasa beharko dute hondakinek, Gardelegin utzi ahal izateko.
Onartzen diren hondakinengatik ez da ordaindu beharko honako baldintzak betetzen badituzte:
Partikularrek udal garbiguneetan utz ditzakete etxeko eraikuntza eraikinak, bertan birziklatuko dira.
Onartzen diren hondakinengatik ez da ordaindu beharko honako baldintzak betetzen badituzte:
- 1.000 kilo baino gutxiago pisatzen badute
- Ezin badira birziklatu edo ezin bazaie beste balioren bat eman
Partikularrek udal garbiguneetan utz ditzakete etxeko eraikuntza eraikinak, bertan birziklatuko dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.