Udaleko hezkuntza jarduerak- Emozioekin lanean
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
Ikastetxeetako irakasleei eta neska-mutilekin lan egiten duten taldeetako profesionalei zuzendutako programa; emozioen ezagutza sakontzea eta eboluzio etapa horietan lantzeko behar diren tresnak garatzea dira helburuak. Neska-mutilei zuzendutako Nola bideratu nire emozioak lantegian garatutako lan-ildoaren osagarri izateko asmoa du programak. Nerabeek lantegia egin ala ez eska daiteke jardueran parte hartzea.
Jarduera honetako edukiak egokitu egin daitezke, jarduera osasun egoeraren eta eragin dezakeen inpaktu emozionalaren arabera.
Balioak
Bizi-kalitatea, errespetua eta segurtasuna.
Helburuak
- Neska-mutilen emozioen munduari buruzko lotutako informazioa eta tresnak ematea.
- Emozioak hobeto kudeatzen laguntzeko hezkuntza proposamenak lantzea.
Hartzaileak
Irakasleak eta neska-mutilekin lan egiten duten beste talde batzuetako profesionalak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea edo taldearen zein erakundearen egoitza.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: 2 hitzaldi, ordu eta erdikoa bakoitza.
- Materialak: lantegia egiteko aretoa.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan nahiago dituzten ordutegia eta eguna adieraziko dituzte ikastetxeek.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Telefonoa: 945 161379
Posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.