Udaleko hezkuntza jarduerak- Nire emozioak nola bideratu
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
8 eta 18 urte neska-mutilentzako lantegia; metodologia dinamiko eta partehartzaile baten bidez, hasieran emozioak identifikatzen dira (amorrua, beldurra, maitasuna, antsietatea...), horiek egoki kudeatzeko lehenengo urratsa baita. Haurrei eta nerabeei emozio horiek bideratzen laguntzen dieten tresnak eman behar zaizkie, eta positiboan adieraztea eta agerraztea lor dezaten.
Irakasleekin ordubeteko saioa egingo da ondorioak ezagurazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.
Jarduera honetako edukiak egokitu egin daitezke, jarduera osasun egoeraren eta eragin dezakeen inpaktu emozionalaren arabera.
Balioak
Bici-kalitatea, Errespetua eta Segurtasuna.
Helburuak
- Haur eta nerabeei emozioak kudeatzen laguntzea, eta behar dituzten tresnak eskaintzea egoera bakoitzean beren emozioak era egokian adierazten eta bideratzen jakin dezaten, bai eta inguruko pertsonen emozioak identifikatzen jakin dezaten ere.
- Gaitasun soziala eta pertsonala lantzea.
- Haur eta nerabeen garapen kognitiboa, emozionala edo soziala eragotz ditzaketen zailtasunei aurrea hartzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza ( 3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: ordubeteko sei saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
- Materialak: lantegia egiteko nerabeak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: web-orriaren bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
- Oharrak: izena emateko fitxan, zentroak nahiago dituzten ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.
Emozio Lantegien Programa osatzen duten lantegiak elkarren artean konektatuta daude, eta helburu orokor berak dituen prozesu baten zati dira, beraz, ibilbide hau egitea gomendatzen da: Nire emozioak nola bideratu; Enpatiterapia, besteen lekuan jartzea; Lagunek ni nazkatzean, paso egiten dut; Nik neure burua estimatzen dut, zuk zeure burua estimatzen duzu..
Lantegia egin aurretik, alderdi hauei buruzko informazioa eskatuko da: taldearen profila, beharrak, aldez aurretik egindako lantegiak, data eta ordutegiei buruzko lehentasunak... Hartara, dinamikak eta jarduerak talde bakoitzari egokituko zaizkio.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Telefonoa: 945 161379
Posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.