Enplegua eta prestakuntza - Enplegu zentroa
Zerbitzuak
- Enplegu zentroan, ordenagailu-gela eskaintzen dizugu, internetez enplegua bilatzeko prozesuan behar den informazioa eskuratzea ahalbidetzen duten baliabide material eta teknikoekin.
- Gainera, zalantzarik baduzu, langile adituek enplegu-eskaintzetan izena ematen, curriculuma lantzen, enpresei buruzko informazioa bilatzen eta abar lagunduko dizute.
- Enplegua bilatzeko informazio garrantzitsua eskaintzen duten web-orrien hautaketa bat ere izango duzu eskura, besteak beste, enplegu atariak, aldi baterako lanetarako enpresak (ABLE), langileak hautatzeko enpresak, bekak, ikastaroak, lan bizitza edo SEPErekiko hitzordua on-line eskatzea, hautatze-elkarrizketari edo aurkezpen-gutunari buruzko informazioa...
- Orobat, prentsa eskaintzen dizugu, hirian lan-merkatuarekin eta inguruko enpresekin lotuta gertatzen denaren berri izan dezazun.
Kokapena
Informazio eta komunikazio teknologien zentroa (CETIC). Castro Urdiales kalea, 10, sotoa (-1).
Sarbidea
Ordutegia: 8:00 - 21:00.
Ekipoak erabiltzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu 945 16 16 16 telefonoan (6670 luzapena), zertarako den adieraziz:
- Ekipo bat erabiltzeko.
- Orientatzaile baten laguntza izateko.
Beharrezkoa da herritarren udal txartela aktibatuta izatea.
Diru-laguntza
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak, EAEko 2014-2020 EFG Programa Operatiboaren esparruan. "Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du".
Lotutako informazioa
- Enplegu Bilaketarako Orientabideak emateko Plan Integrala - Enplegua eta prestakuntza
- Arreta Espezializatuko Bulegoak
- CETIC (Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegia) - Enplegua eta prestakuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.