Gazte Informaziorako Udal Bulegoa
Helbidea: Espainia plaza, 1, behea
Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara; eta horrez gain, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.
2023an, jaiegunetan ez ezik, bulegoa itxita egongo da uztailaren 24an, abuztuaren 4tik 9ra, abuztuaren 14an, irailaren 22an, urriaren 13an eta abenduaren 7an ere.
Eta gainera, zure kontsultak honakoen bidez helarazi ahal dizkiguzu:
Hurbildu zaitez zure kabuz edo eska ezazu bisita gidatua taldean.
Zerbitzuak
Begiratu gure zerbitzuen zerrenda, eta zerbait falta dela iruditzen bazaizu, lasai asko galdetu..
Informazioa eta aholkularitza
- Gazteentzako aholkularitzak: sexualitatea, juridikoa eta psikologikoa.
- Lana, prestakuntza, bekak eta praktikak.
- Etxebizitza: dirulaguntzak, ikasleentzako ostatua...
- Boluntariotza, parte-hartzea eta lankidetza.
- Haziak bulegoa: Ideia gazteak abian jartzeko informazioa eta laguntza teknikoa.
- Whatsapp bidezko kontsultak: galdetu eta erantzungo dizugu!
Iragarki taula: eskola partikularrak, etxebizitza partekatu...
Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hona hemen zure taula.
Zure ikasketetan laguntzeko irakasle bila bazabiltza, eskola partikularrak emateko zeure burua eskaini nahi baduzu, pisukide bila bazabiltza... hauxe da zure aukera.
Iragarki taulari buruzko informazio gehiago
Hizkuntza Kluba
Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea. Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara eta gaztelania.
Baldintzak: 16-35 urte bitarteko adina eta praktikatu nahi duzun hizkuntzaren maila ertaina edo altua izatea.
Hizkuntza klubari buruzko informazio gehiago
Erakusketa espazioa
Zure artelanak erakusteko gune bat duzu: argazkiak, marrazkiak, koadroak, poesiak...aretoaren formatura egokitu daitekeen edozein ekoizpen artistikorako.
Erakusketa espazioari buruzko informazio gehiago
Gazte Informatzaileen Sarea
Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek euren ikastetxeetan protagonista bihurtzen dira beren emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Gazte informatzaileek diru hornidura jasotzen dute euren ikasturteko lanaren truke.
Gazte Informatzaileen Sareari buruzko informazio gehiago
Nazioarteko txartelak
Kudeaketa: Aterpekide txartela.
Informazioa: Gazte Txartela, Nazioarteko ikasle txartela (ISIC), Nazioarteko irakasle txartela (ITIC) eta Nazioarteko gazte txartela (IYTC).
Nazioarteko txartelei buruzko informazio gehiago
Bidaiateka
Bidaia gidak, aldizkariak, liburuxkak... bulegoan bertan kontsultatzeko edo maileguan hartzeko. Katalogoa online kontsulta daiteke.
Bidaiatzeko errekurtsoei eta deskontuei buruzko argibideak.
Bidaiatekari buruzko informazio gehiago
Sormena eta aisialdia: lehiaketak eta jarduerak
Kultur- eta kirol-jarduerei buruzko informazioa, eta gazteentzako kanpainetan eta programetan izena ematea.
Txangoak, kirol-jarduerak, erakusketak, kanpamenduak, lantegiak, lehiaketa-deialdiak...
Sormena eta aisialdiari buruzko informazio gehiago
Boluntariotza, parte-hartzea eta lankidetza
Boluntario izateko, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko baliabideak eta programak.
Programak eta baliabideak ezagutu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.