Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunak arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. | Helbidea: Espainia plaza, 1, behea. Ikusi Google Maps-en
Eta gainera...
Telefonoa: 945 16 13 30 | E-maila: infogaztea@vitoria-gasteiz.org | Twitter: @VG_gaztea | Facebook: OMIJ informazio Gaztea | Bloga: VGaztea | Albistegi gaztea
Zeren bila zabiltza? Lagunekin bidaia prestatzen ari al zara? Zure enplegagarritasuna hobetzeko ikastaroren bat egin nahi? Ondo egiten duzunarekin sos batzuk irabazi nahiko zenituzke?
Bulego honetan informazio interesgarria dugu honako gaietan: hezkuntza, lana, lehiaketak, jarduerak, bidaiak, etxebizitza...
Hurbildu zaitez zure kabuz edo eska ezazu bisita gidatua taldean.
Zerbitzuak
Begiratu gure zerbitzuen zerrenda, eta zerbait falta dela iruditzen bazaizu, lasai asko galdetu..
Informazioa eta aholkularitza
- Gazteentzako aholkularitzak: sexualitatea, juridikoa eta psikologikoa.
- Lana eta prestakuntza: baliabideak, lan eskaintzak…
- Bekak, dirulaguntzak eta praktikak: deialdi irekiak eta gida.
- Etxebizitza: dirulaguntzak, ikasleentzako ostatua...
- Boluntariotza, parte-hartzea eta lankidetza: tokikoa, nazioartekoa eta elkarteentzako baliabideak.
- Haziak bulegoa: Ideia gazteak abian jartzeko informazioa eta laguntza teknikoa.
Iragarki taula: eskola partikularrak, etxebizitza partekatu...
Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hona hemen zure taula.
Zure ikasketetan laguntzeko irakasle bila bazabiltza, eskola partikularrak emateko zeure burua eskaini nahi baduzu, pisukide bila bazabiltza... hauxe da zure aukera.
Iragarki taulari buruzko informazio gehiago
Gazte Informatzaileen Sarea
Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek euren ikastetxeetan protagonista bihurtzen dira beren emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Gazte informatzaileek diru hornidura jasotzen dute euren ikasturteko lanaren truke.
Gazte Informatzaileen Sareari buruzko informazio gehiago
Hizkuntza Kluba
Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea. Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara eta gaztelania.
Baldintzak: 16-35 urte bitarteko adina eta praktikatu nahi duzun hizkuntzaren maila ertaina edo altua izatea.
Hizkuntza klubari buruzko informazio gehiago
Nazioarteko txartelak
Kudeaketa: Nazioarteko ikasle txartela (ISIC), Nazioarteko irakasle txartela (ITIC), Nazioarteko gazte txartela (IYTC) eta Aterpekide txartela.
Informazioa: Gazte Txartela.
Nazioarteko txartelei buruzko informazio gehiago
Bidaiateka
Bidaia gidak, aldizkariak, liburuxkak... bulegoan bertan kontsultatzeko edo maileguan hartzeko. Katalogoa online kontsulta daiteke.
Bidaiatzeko errekurtsoei eta deskontuei buruzko argibideak.
Bidaiatekari buruzko informazio gehiago
Sormena eta aisialdia: lehiaketak eta jarduerak
Kultur- eta kirol-jarduerei buruzko informazioa, eta gazteentzako kanpainetan eta programetan izena ematea.
Txangoak, kirol-jarduerak, erakusketak, kanpamenduak, lantegiak, lehiaketa-deialdiak...
Sormena eta aisialdiari buruzko informazio gehiago
Helbidea eta harremanetarako datuak
Helbidea: Espainia plaza, 1 behea. C.P. 01001 Google Maps-en ikusi. Telefonoa: 945 16 13 30. Eposta: coordinaomij@vitoria-gasteiz.org
Twitter: @VG_gaztea | Facebook: OMIJ – Informazio Gaztea
Lotutako informazioa
- Wifi - Zerbitzu tokiak
- Enplegua eta prestakuntza - Lan aktibazioko lantegia
- Arreta Espezializatuko Bulegoak
- Enplegurako prestakuntza ikastaroetan izena ematea
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.