Gazteen argibideetarako bulegoa - Aurkezpena - Aholkuak - Enplegua
Hainbat zerbitzu eta bulegotan eskainiko dizkizute lana aurkitzeko orientabideak. Horietan lan merkatuaren joerei buruzko argibideak emango dizkizute, duzun lan profilaren araberako aholkuak, curriculum egokia izateko falta duzun prestakuntza gomendatu (behar izanez gero)...Jo ezazu bulego hauetara:
-
ARGILAN:
Frai Zacarias Martinez kalea, 3; astelehenetik ostiralera, 9:00 -14:00.
Tel. 945 16 12 04 -
INEM:
Jose Atxotegi kalea, 1
zure helbideak posta kode hauetakoren bat badu: 01007, 01009, 01010, 01011, 01012 edo herriren batean bizi bazara -
INEM:
Clemente Arraiz kalea
zure helbideak posta kode hauetakoren bat badu: 01001, 01002, 01003, 01004, 01005, 01006, 01008, 01013
http://www.inem.es -
LANGAI
Tel. 901.222.901, astelehenetik ostiralera, 8:00 - 17:00. Deitu ezazu eta elkarrizketarako ordua eskatu. Enplegu eskatzaileen lan-poltsetan sartuko zaituzte.
Interneten bidez lana aurkitzeko helbide interesgarriak:
Helbide asko balia daitezke enplegua bilatu eta aurkitzeko. Hona hemen gure gomendioak:
-
http://www.lanbide.net
Helbide honetan Euskadin egin diren azken enplegu eskaintzak aurkituko dituzu, lanbide eta geografia esparrutan sailkaturik. Horretaz gain, baliagarri izango zaizun bestelako informazioa ere baduzu. -
http://www.ivap.org
"Enplegu-eskaintzak" atalean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako enplegu publikoko deialdi guztiei buruzko argibideak dituzu. Enplegu-eskaintza orri honen harpidedun egin zaitezke, doan, eta astero zure posta helbidean jasoko duzu. Orri horretatik zuzenean kontsultatu ahal izango dituzu eskaintza horiek agertu direneko aldizkari ofizialak: oinarriak, gai-zerrendak... -
http://www.infoempleo.es
Lana eskaintzeko eta eskatzeko orrialdea. Bertan zure Curriculuma sartu zein lan eskaintzak kontsulta ditzakezu lanbide eta geografia esparruaren arabera. Informazio erabilgarria: enplegua nola lortu, bibliografia -
http://www.cfnavarra.es/inam/empleo
Zer egin behar den ondo jakiteko interesgarria da orrialde hau. Gakoa ez datza edozein lan aurkitzean. Zer lan egin nahi dugun eta nola aztertu beharra dago. Orrialde honetan enplegua bilatzeko orientabideak ematen dira, autoenplegurako egin beharrekoak, enplegua bilatzeko teknikak. -
http://www.oficinaempleo.com
Informazioa lor dezakezu eta zure ordenagailura jaitsi curriculuma eta aurkezpen gutunak egiteko. Halaber, lan-elkarrizketak ondo egiteko orientabideak aurkituko dituzu. Hainbat kontsulta: lanpostuei dagozkion perfilak eta egin beharreko funtzioak, enplegu eskaintzak geografi esparru eta sektoreen arabera. -
http://www.opositor.com/empleo_publico
Oposizioak prestatzeko erabakia hartu baduzu, indarrean dauden deialdien berri eta azterketa horiek prestatzeko ikastaroei buruzko argibideak aurkituko duzu orrialde honetan. -
http://www.elcorreodigital.com/empleoyformacion/
El correo digitalaren web orria duzu hau. Izen-eman zein Estatuko enplegu-iragarki guztiak eta horietara aurkezteko betebeharrak kontsulta ditzakezu. -
http://www.infojobs.net/home_ie.htm
Enplegu-eskaintza eguneratuak, sektore eta geografia esparruka banatuta. Eskaintzen diren lanpostuei buruz ematen duen informazioa nabarmendu behar da.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.