Boluntariotza parte hartzeko beste modu bat da.
Erakunde batean boluntarioak sartu baino lehen, hausnarketa sakona egin behar da, eta boluntarioak sartzeko premia dagoela oso argi edukitzea beharrezkoa da. Elkarte batean boluntarioak sartzeak kostuak eta lana dakartza. Kudeaketa hori egin baino lehen honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:
Erakundeentzako boluntariotza-gida
Boluntarioen erakundeak, eta baita horiek gauzatutako jarduerak ere, erantzukizun zibil eta penaletan eror daitezke, kolektibo horiek xede altruista badute ere, boluntarioek esperientzia handia eduki badezakete ere, eta elkartearen eta zerbitzu edo jardueren onuradunen arteko harremana ona izan badaiteke ere. Hori dela-eta, legeak agintzen duenez, aseguru-poliza bat kontratatu behar dute horrelako erakundeek ezinbestean.
Boluntariotzari buruzko 17/1998 Legearen(Beste leiho batean irekiko da) 6. artikuluak boluntarioen eskubideak jasotzen ditu, eta horrek ezartzen duenez, boluntarioen jarduerak hirugarrenei eragin diezaieketen kalteengatik aseguru baten estaldura jasotzeko eskubidea dute hirugarren horiek. Halaber, Lege horren 8. artikuluak ezartzen duenez, erakundeek ezinbestean sinatu behar diete horrelako polizak boluntarioei.
igo
Boluntariotza Legearen(Beste leiho batean irekiko da) 2. artikuluan zehaztutako baldintzak bete behar ditu boluntarioak eduki nahi dituen erakunde orok:
Honako hauei deritze boluntarioen erakundeak: aurreko baldintza guztiak betetzeaz gain, batik bat boluntarioz osatuak dauden erakundeak, eta gainera, ekintza-programa edo -proiektu gehienak boluntarioen bitartez garatzen dituztenak.
Boluntarioak erakunde batean sartzea idazki bidez formalizatu behar da: harreman hori altruista dela jasotzeaz gain, elkartearen zein boluntarioen eskubideak eta betebeharrak zehaztuko dituen konpromiso baten bitartez.
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Nagusia(Beste leiho batean irekiko da) Eusko Jaurlaritzaren erregistro ofiziala da, eta programak boluntarioen bitartez gauzatzen dituzten erakundeek osatzen dute.
Boluntarioen erakunde oro, Euskal Autonomia Erkidegokoak badira; hau da, kide gehienak boluntarioak dituzten erakunde guztiak, baldin eta erakunde horien programak edo proiektuak horrelako gizarte-eragileen bitartez garatzen badira.
Honako estaldura hauek bermatu behar dizkie polizak boluntarioei: osasun-laguntza, heriotza eta baliaezintasuna, boluntariotza-ekintza gauzatzerakoan izandako istripuak, eta boluntarioek hirugarrenei eragin diezaieketen kalteak.
Sinatutako erantzukizun zibileko aseguruaren gutxieneko kapital bermatuak 300.506,05 eurokoa izan behar du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.