Elkarte batek bete behar dituen oinarrizko baldintzak:
Biltzea eta elkartzea eskubide konstituzionala da, eta beraz, ezein erregistrotan ez du zertan inskribatu. Aitzitik, legezkotasunari dagokionez, gomendagarria da elkartea dagokion erregistroan inskribatzea (tokian tokikoan, erkidegokoan, edota estatukoan).
Erakundeak, federazioak edo koordinakundeak izan daitezke kolektiboak. Hiru kasu horietan, funtzionamendua berbera da. Ezberdintasun bakar bat dute: federazioetako eta koordinakundeetako kideak pertsona juridikoak dira, elkarteak, hain zuzen ere, eta estatuetan zehaztu behar da hori.
Gutxienez hiru pertsonen artean adostua, erakunde antolatua sortzeko nahia jasotzen duen agiria da fundazio. Akta horrek, gainera, elkartearen izena, izen soziala eta elkartearen bazkide sortzaileen datuak ere jasotzen ditu.
Elkartearen izen zehatza, baldintza hauek bete behar dituena:
Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak izan daitezke elkarte horien kideak.
14 urtetik gorako adingabeek, emantzipatu gabe badaude, tutoreen baimen egiaztatua eman beharko dute.
Bestalde, dagoeneko elkarte batekoak diren pertsona juridikoek beren organo eskudunen berariazko baimena beharko dute; erakunde-mailakoek, berriz, beren zuzendaritza-organoen baimena.
Funtsezko arau horien bitartez funtzionatzen du edozein elkartek. Arau juridikoak ez badira ere, lotesleak dira, eta elkarte batean sartzen direnean, kide guztiak elkarte horretako estatutuen eraginpean jartzen dira.
Fundazio-aktarekin batera aurkeztu behar dira, eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 Lege Organikoan, martxoaren 22koan(Beste leiho batean irekiko da), eta 7/2007 Legean, Euskadiko Elkarteei buruzkoan(Beste leiho batean irekiko da), zehaztutako baldintzak bete behar dituzte.
Estatutuek, normalean, kideek adostutako guztia jaso ahal izango dute, betiere legeen aurka ez badoa eta elkarteak eratzen dituzten printzipioekin kontraesanean ez badago.
Estatutuak(Beste leiho batean irekiko da)
Zuzendaritza-batzordea deritzon agiriak Batzorde hori osatzen duten pertsonen datuak jaso behar ditu.
Elkarte bat sortzeko behar diren agiri guztiak bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiko bulegora elkartearen eraketaren inskripzioa egin behar da. 2018ko urriaren 2tik aurrera, izapideak elektronikoki bakarrik egiten dira PDF formatuan.
Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
Denboraldi jakin bat igaro ondoren (hiru hilabetetik gorakoa ez), Erregistroak elkartearen inskripzioaren berri emango du.
Horren ondoren, nahitaezko liburuak aurkeztuko dira Eusko Jaurlaritzaren erregistroan, izapidetze elektronikoaren(Beste leiho batean irekiko da) bidez legeztatzeko.
Elkarteak edo federazioak hiru liburu kudeatu behar ditu:
Erregistroan inskribatzeak publiko bihurtzen ditu elkarteen eratzea eta estatutuak.
Elkartea EAEko erregistroan inskribatu ondoren, Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) eskatu behar da. Arabako Foru Aldundiko Ogasunean (Samaniego kalea 14) egin behar da eskaera hori, 036 ereduko inprimakiaren bitartez. Inprimaki horrekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:
Aurreko urratsak eman ondoren, elkartearentzako banku-korronte bat ireki daiteke. Horretarako, finantza-erakundera identifikazio fiskaleko txartelarekin joan behar da.
Martxan denboraldi jakin bat eman ondoren, elkarteak Estatutuak aldatzeko premia duela egiaztatzen badu, ezohiko batzar orokor batera deitu beharko du elkarte horrek. Aldaketa onartu ahal izateko, Estatutuetan ezarritako pertsona-kopuru baten adostasuna beharrezkoa izango da (quorum).
Ez da estatutuen aldaketa inskribatuko, harik eta zuzendaritza batzordea eguneratuta egon arte.
Izapide horretarako, honako agiri hauek(Beste leiho batean irekiko da) eraman beharko dira:
Zalantzak argitzeko: asociacionismo@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.