Wifi haririk gabeko sarearen galdera ohikoenak

Non sar naiteke WiFi zerbitzuan?
Kontsulta ezazu Gasteizko Udalaren WiFi guneen zerrenda. Zerbitzua handitzeko beharra ikusten bada leku gehiago jarriko dira.
Erabiltzaile-kodea eta pasahitza sartu ditut (WiFi4EU ez den sare batera konektatzeko) eta ezin naiz konektatu. Zer gertatzen da? Hainbat erantzun egon daitezke:
  • Konproba ezazu ea ondo sartu dituzun erabiltzaile-kodea eta pasahitza. Kontuan hartu hizki larriak eta xeheak.
  • Azter ezazu ea sare egokian konektatu nahi duzun: doakoa (wifi-vitoria-gasteiz sarea) edo ordaindu beharrekoa (vitoria-gasteiz sarea).
  • Wifi sarea kolapsatuta egon daiteke.
Gau eta egun eskaintzen da wifi zerbitzua?
Eguneko 24 orduetan dago wifi zerbitzua.
Adingabekoa banaiz wifi zerbitzua erabil dezaket?
Adingabeek gurasoen edo legezko ordezkarien baimena behar dute nahitaez wifi guneetan sartu eta horiek baliatzeko. Argibide gehiago nahi izanez gero kontsulta itzazu erabiltzeko arau orokorrak.
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: