Ibilgailuen zerga - Ordaindu beharrekoa
Ibilgailuen zerga dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa ibilgailu motaren eta haren ezaugarrien araberakoa da.
Zergaren kuota urtekoa da, eta ibilgailuaren titularrari Vitoria-Gasteizen eskatzen zaio, urtarrilaren 1ean.
Matrikulazioagatiko altaren eta behin betiko bajaren kasuetan, zerga modu proportzionalean kalkulatuko da.
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalean (2.ordenantza) zehazten dira.
Ibilgailuaren potentzia eta mota: Kuota/€
Autoak A:
- A.1. 8 zaldi fiskal baino gutxiago: 26,67 €
- A.2. 8 zaldi fiskaletik 11,99ra: 71,45 €
- A.3. 12 zaldi fiskaletik 15,99ra: 158,79 €
- A.4. 16 zaldi fiskaletik 19,99ra: 211,87 €
- A.5. 20 zaldi fiskaletik aurrera: 348,68 €
Autobusak B:
- B.1. 21 leku baino gutxiago: 176,81 €
- B.2. 21 lekutik 50era :254,14 €
- B.3. 50 lekutik gora: 317,74 €
Kamioiak C:
- C.1. 1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 89,91 €
- C.2. 1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 178,43 €
- C.3. 2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarria: 254,14 €
- C.4. 9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 317,74€
- Traktoreak D:
- D.1. 16 zaldi fiskal baino gutxiago: 37,07 €
- D.2. 16 zaldi fiskaletik 25era: 58,76 €
- D.3. 25 zaldi fiskaletik aurrera: 175,91 €
Atoiak E
- E.1. 1.000 kg-tik beherako eta 750etik gorako karga erabilgarria: 37,62 €
- E.2. 1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 59,62 €
- E.3. 2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 178,53€
Bestelako ibilgailuak F:
- F.1. Ziklomotorrak: 10,44 €
- F.2. 125 cc-ra arteko motozikletak: 10,55 €
- F.3. 125 cc-tik 250era bitarteko motozikletak: 18,39 €
- F.4. 250 cc-tik 500era bitarteko motozikletak: 38,49 €
- F.5. 500 cc-tik 1.000era bitarteko motozikletak 81,35 €
- F.6. 1.000 cc-tik gorako motozikletak 167,40 €
Ibilgailuen zerga- Hobariak eta salbuespenak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.