Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), kontribuzioa edo katastroa - Ordaindu beharrekoa
Eguneratze-data: 2025/01/31
Zerga-oinarria bider zerga-tasa egitetik ateratzen dena izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio.
Kuota = zerga oinarria x zerga tasa - hobariak
Urtarrilaren 1ean ondasunaren jabea edo eskubide errealaren titular den pertsonari ezartzen zaio urteko kuota.
Zerga oinarria
Guztizko katastro balioa edo saltzeko gehienezko prezioa da; Arabako Foru Aldundiak zehazten du urtero, katastroko erreferentzia bakoitzarentzat, balio ponentzian oinarrituz.
Zerga tasak
Zerga-tasa hiri ondasunentzat ehuneko 0,336koa izango da oro har. Ondoko taulako erabilerei ehuneko 0,431eko zerga-tasa berezia ezarriko zaie.
Zerga tasa: % 0,336
Hiri-ondasunak direnean, oro har.
Zerga tasa: % 0,431
Hauei bakarrik aplikatuko zaie zerga-tasa hori: 4. multzoko (merkataritza) baliorik handieneko ondasun higiezinen ehuneko 10ean eta beste multzo hauetakoen baliorik handieneko ehuneko 10ean: 2. multzoa (industria), 3. multzoa (bulegoak), 5. multzoa (kirolak), 6. multzoa (ikuskizunak), 7. multzoa (turismoa), 8. multzoa (osasuna eta ongintza), 9. multzoa (kultura eta erlijioa) eta 10 (eraikin bereziak), erantsitako taularen arabera.
Erabilera | Kodea | Gutxieneko katastro balioa |
---|---|---|
Industria | 2 | 128.271,36€ |
Bulegoak | 3 | 169.544,00€ |
Merkataritza | 4 | 179.793,17€ |
Kirola | 5 | 152.569,92€ |
Ikuskizunak | 6 | 1.859.687,03€ |
Turismoa | 7 | 187.765,13€ |
Osasuna eta ongintza | 8 | 2.256.320,85€ |
Kultura eta erlijioa | 9 | 190.931,59€ |
Eraikin bereziak | 10 | 76.304,44€ |
Hobariak
OHZren kuota murrizten da zenbait kasutan: babes ofizialeko etxebizitzak, familia ugariak..
Kontsultatu Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) hobarien izapideak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.