Hobariak eta salbuespenak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan - Hobari subjektiboa

Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonen etxebizitzei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea. Zergaren kuota osoaren gainean aplikatzen da, zuzenean.

Betebeharrak

  • ETXEBIZITZA erabilera duten katastro erreferentziei baino ez zaie aplikatuko.
  • Etxebizitzaren jabeakpertsona fisikoa izan behar du.
  • Titularra edo haren ezkontidea ezin dira beste etxebizitza baten jabe izan Gasteizko udalerrian. Pertsona bat bigarren etxebizitza baten jabea dela jotzen da haren jabetzaren % 50en edo gehiagoren titularra denean.
  • Dela delako etxebizitzak jabearen ohiko egoitza izan behar du.
  • Hobari hori bateraezina da erreferentzia horren gainean aplikatzen den beste edozeinekin, bai eta familia ugariari dagokionarekin ere.
  • Familia unitatearen sarrerak 21.000 eurotik beherakoak izango dira. Familia errenta kalkulatzeko aurreko bi urteetako errenta aitorpena hartuko da aintzat. (2020an 2018ko errenta aitorpena aurkeztu beharko da).

Emateko baldintzak urtero egiaztatuko dira.

Diru-sarreren kalkulua

Datu hauek hartzen dira aintzat:

  • Errenta aitorpena: zerga-oinarria (zerga-oinarri orokorra gehi aurrezpenaren zerga-oinarria) ken pentsio konpentsatzaileak eta urteko mantenuak.
  • Beste diru-sarrera batzuk: errenta aitorpenik egin ez bada, baina pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratu badira (aitorpena egiteko muga gainditu gabe), diru-sarrera horien zenbateko osoa hartuko da kontuan.
  • Famili unitatearen diru-sarrerak batzen dira. Guraso edo tutoreek eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeek osatzen dute.

Hobarien taula

Hobari subjektiboa
Diru sarrerak Kuotari aplikatu beharreko hobaria
1. tartea 3.300 eurora arte %90
2. tartea 3.301 eurotik 6.600ra bitartean %75
3. tartea 6.601 eurotik 9.900ra bitartean %60
4. tartea 9.901 eurotik 13.200ra bitartean %50
5. tartea 13.201 eurotik 16.500ra bitartean %40
6. tartea 16.501 eurotik 19.800ra bitartean %30
7. tartea 19.801 eurotik 21.000ra bitartean %20

Titular bakoitzaren, hau da, etxebizitza osoaren nahiz zati baten gaineko eskubidearen titular

bakoitzaren famili unitateko kide guztien errentak batu ondoren aplikatuko dira errenta-tarte eta ehuneko horiek.

Eskabideak

Ordenantzak ezartzen duenez, hobaria emateko eskabidea aurkeztu beharra dago, baina izapidetzea azkartzearren OFIZIOZ aplikatuko da beharrezko diren datuak izanez gero.

Arabako Foru Aldundiak hobariaz balia daitezkeen jabeen datuak emango ditu:

  • Aitorpena Araban egiten dutenen ERRENTA datuak.
  • Aitorpena aurkeztu beharrik ez dutenen SARREREI buruzko datuak, baldin eta pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratzen badituzte (aitorpena egiteko muga gainditu gabe).

Eskuratzeko moduko daturik ez duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute:

  • Errenta aitorpena Araban egiten ez badute, edo diru-sarrerarik aitortu ez badute. Aitorpena beste probintzia edo lurralde batzuetan egiten badute.
  • Jabeak izan arren, katastro erreferentzien basean urtarrilaren 1ean titular gisa ageri ez badira.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria
  • Jabeen eta ezkontideen errenta aitorpena, duela bi urteko diru-sarrerei dagokiena: esaterako, 2020an 2018ko errenta aitorpena aurkeztu beharko da.
  • Eskriturak, epaia edo jabetza egiaztatzen duen beste edozein agiri publiko (jabetza dena delakoaren izenean ez badago).

Hobaria ukatuz gero, errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: