Xtraclub 2021 – Udazkena eta Neguko programazioa

Xtraclubeko udazken-neguko programazioa aurkezten dizugu, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua, aisialdiaz eta astialdiaz gozatzeko!

OHARRA: jardueraren egunean, bi agiri eman behar zaizkio begiraleari: guraso edo tutoreen baimena Imagen archivo pdf eta baldintzen onarpena Imagen archivo pdf (irakurri COVID-19 protokoloa Imagen archivo pdf).

Izen-ematea

Izena emateko epea irailaren 14ko 08:30ean irekiko da eta, leku libreak dauden bitartean, irekita jarraituko du, jarduera egin aurreko ostegunera arte (salbuespenak salbu). Pertsona bakoitzak 3 jardueratan eman dezake izena.

Irailaren 21eko 08:30etik aurrera, 3 jarduera baino gehiagotan eman ahalko da izena, leku libreak egonez gero.

Izena eman online

Zeintzuk dira jarduerak?

Hogeita hamabost jarduera daude, formatu eta aukera desberdinekin:

Xpress lantegiak

irabakia

Saio bateko lantegiak. Kultura, aisia eta denbora libreko ekintzen hastapena.

Xtra lantegiak

kamera

4-6 saioko arte lantegiak, hainbat diziplinatan sakontzeko eta ikasteko.

Hiriko irteerak

Vitoria-Gasteizko inguruneko proposamenak.

Xtra Abentura

hipika

Hainbat abentura-proposamenetan hasteko ekintzak.

Irteerak eta bidaia kulturalak

sitges

Egun eta asteburuko proposamenak hiriak eta esparru naturalak ezagutzeko, baita esperientziak partekatzeko ere.

Nola eman dezaket izena?

Izena emateko, Herritarren udal txartela (HUT). Doakoa da.

Online ez ezik, beste modu hauetan eman dezakezu izena: aurrez aurre Gazte Argibideetarako Udal Bulegoan, Gizarte-etxeetan, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan; eta telefonoz 010 zenbakian (edo 945 16 11 00 zenbakian Gasteiztik kanpo deitzen baduzu).

Parte hartzeko baldintzak
  • Irakurri COVID19 prebenitzeko protokoloa. Imagen archivo pdf
  • Nahitaezkoa da bi baimen hauek ematea: tutore edo gurasoen baimena Imagen archivo pdf eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintza-onarpenaren orria Imagen archivo pdf. Bi orri horiek sinatuta eman behar zaizkie monitoreei jardueraren egunean.
  • Pertsona bakoitzak 3 jardueratan eman dezake izena aldi berean. Dena den, irailaren 21etik aurrera, jarduera gehiagotan eman ahalko du izena (leku libreak egonez gero).
  • Udal instalazioetako bazkideek %40ko deskontua izango dute jarduera guztietan.
  • Izena emateko dirua ez da itzuliko, ez bada gaixotasun edo lesioagatik eta betiere medikuaren egiaztagiria aurkeztuta. Kasu horretan, ordaindutakoaren % 85 itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz), eta %15 gordeko da kudeaketaren gastuengatik.
  • Nahikoa izen-emate egongo ez balira, edota beste arrazoi batzuengatik, jarduerak bertan behera gera litezke. Kasu horietan izen-ematearen diru guztia bueltatuko da.
  • Antolakuntzak ekintzen ordutegia, ibilbidea eta hasiera bateko proposamena molda dezake momentuko baldintzak aldatuz gero. Kontuan izan, betiere, ekintzen maila hastapen maila dela, ekintzarekin harremanetan jartzeko modu bat.
  • Orbanik eta kalterik ez izateko, eskulan-lantegietan arropa zaharra erabil ezazu.
  • Gure helburua zure autonomia indartzea da. Sartzeko ordutegiak errespetatu eta kontuan hartu irteeretan itzultzeko ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla; horregatik, jarduera bukatu eta gero, adostu familiarekin etxera bueltatzea edo jar zaitez harremanetan beraiekin.
  • Xtraclubeko parte hartzaileen portaera Udalaren Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiaren menpe egongo da. Araudi horretan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du.
  • Aurkezten ditugun ekintzetan edozein pertsonak parte hartzea nahi dugu; zaila jarri badizugu zure ezgaitasun-egoera kontuan hartu ez dugulako, jarri harremanetan Gazteria Zerbitzuarekin, telefonoz 945 16 13 68 edo posta elektronikoz juventudtl1@vitoria-gasteiz.org
Xtrajaia

Kkantu eta dantza tailerretan parte hartzen duten pertsonek erakustaldi bat egiten dute beren abestiak eta koreografiak erakusteko. Bideo honetan, 2021eko udaberri-udako edizioko parte-hartzaileen gaiak eta dantzak ikus ditzakezu:

https://www.youtube.com/watch?v=9YiO3Kd-lzg(Beste leiho batean irekiko da)
Xtramaukak
  • Antzokia: programazio batzuetan deskontuak balia daitezke (ez dira metagarriak); 30 urtetik beherakoak: %50. Beharrezkoa da Herritarren Udal Txartela aurkeztea, bai sarrerak erosterakoan, bai antzokira sartzerakoan.
  • Liburudendak: liburuetan %5ekoa, eta gainontzeko materialetan %10eko beherapenak, ondorengo liburudendetan: Anegón (San Antonio kalea, 35), Zuloa (Hedegile kalea, 21) eta Ayala (Antso Jakitunaren kalea, 1).
  • Kiroldendak: kirol materialean %10eko beherapena honako dendetan: Kirolak (Florida kalea, 2) eta Xtreme (Alava Jeneralaren kalea, 1).
  • Artium%50eko beherapena gazteentzat antolatzen dituzten ekintzetan, Xtraclubeko kide bazara. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Juventud - Xtraclub

  • En el archivo pdf de la salida de Escalada en roca (Eguino) la fecha que aparece es sabado 29 de mayo y el 29 de mayo es domingo.

    Ikus erantsitako artxiboa

    Odeibeltza Alegre 2016/05/26 20:28:04 Erantzuna eman zaio

  • La actividad es el 29 de mayo, domingo.

    Ya se ha corregido el archivo pdf.

    Gracias por el aviso. Agradecemos la colaboración a través de este buzón ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/05/27 09:11:08

  • Campamentos Cunit:

    Sólo agradecer a todos los que hacéis posible estos campamentos!!

    Muchísimas gracias por vuestra dedicación y por conseguir que se lo pasen tan, tan bien.

    Beatriz Areitio Alegre 2019/07/16 08:54:06 Erantzuna eman zaio