Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Idazketa eta idatzitakoa: artxiboak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea
Azalpena
Ikasleek idazketa asmatu zen momentuan inguruabarrak zeintzuk ziren ezagutzea da jarduera honen helburua. Ekialde Ertainean izan zen hori, duela ia sei mila urte, eta gaur egun arte honakoek izan duten bilakaera ezagutaraziko zaie ikasleei: dokumentazio-euskarriak, idazteko materialak eta mendebaldeko idazteko estilorik garrantzitsuenak.
Bi zati ditu jarduerak:
- Lehenengoan, argizari-oholtxoak, papiro-erroiluak, pergaminoak eta abar erabiliko dituzte parte-hartzaileek, eta ariketa praktikoak egingo dituzte idazluma, hegazti luma eta metalezko luma-muturrekin. Aldi berean, paleoidazketaren inguruko azalpen teorikoak emango zaizkie ikasleei, idazketak kulturaren garapenean izan duen eraginaren, euskarrien... ingurukoa.
- Bigarrenean, agiri bat nola kontserbatzen den ikusiko dute ikasleek, eta Artxiboan gordeta dauden agiri batzuen idazketaren analisia egingo dute.
Balioak
Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.
Helburuak
- Ikasleek idazketa eta kultura zein zibilizazioaren zabalkundearen artean dagoen harremana ikustea, baita idazketa eta gizarte-antolakuntzaren garapenaren artekoa ere.
- Ikasleei latindar alfabetoaren bilakaera eta mendebaldean erabilitako kaligrafia-mota desberdinak erakustea, klasikoen garaitik (Erroma eta Grezia) gaur egunera arte, milaka urtetan metatu dugun eguneroko herentzia kulturalaren adibide gisa.
- Artxiboko agirien ezagupenaren ingurukoak ikasleei ezagutaraztea, nola idazten zen, zein euskarritan, zer tresneria erabiltzen zen eta zeintzuk ziren idazteko teknikak erakutsiz.
- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea, ikasleei eskaintzen dizkigun baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko eta erabiltzeko beharrezko informazioa emateko.
- Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
- Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.
Hartzaileak
DBHko 4. mailak, DBHO, HHI eta eskolako ez diren beste kolektibo batzuk.
Parte hartzeko betebeharrak
- Lekua: parte-hartzaileak Arabako Agiritegi Zerbitzuan elkartuko dira (Zumakadi ibilbidea, 21). (Oharra: ez nahastu Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiarekin).
- Hasiera-ordua: 9:30. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "oharrak" atalean izena emateko orrian eta ordutegi egokitzen saiatuko gara.
- Iraupena: 3 ordu.
- Material didaktikoak:
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 15 ikasle edo gehiago baldin badira, bi azpitalde egingo dira. Talde bitan banatuz gero (15 irakasle baino gehiago etorriz gero) ezinbestekoa da ikastetxetik bi irakasle etortzea, talde bakoitza iraskale batekoin joan dadin.
- Ordaintzekoa: ez.
- Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
- Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio gutxienez 3 egun baliodun lehenago, data berria aukeratu ahal izateko.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
- Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org)
- Laguntzailea: Arabako Foru Aldundiaren Agiritegi Zerbitzua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.