RSS - Ohiko galderak

1.  Zer da RSSa?
RSSa XML ean oinarritutako formatua da, maiz eguneratzen diren guneetarako berariaz pentsatua, web orrian sartu den informazio berria erraz zabaldu ahal izateko.

Hainbat RSS bertsio daude, eta siglen esanahia aldatu egiten da bertsioaren arabera. Guk RSS 2.0 erabiltzen dugu, hots, Really Simple Syndication (sindikazio benetan erraza).
2.  Nola erabiltzen da RSSa?
Interneteko nabigatzaile gehienek RSSak zuzenean irakur eta kudea ditzakete. Mozilla Firefoxek(Beste leiho batean irekiko da), adibidez, bai zuzenean bai gehigarrien(Beste leiho batean irekiko da) bidez kudeatzen ditu RSSak. Internet Explorerrek ere zuzenean erabil ditzake RSSak.

RSS bidez informazioa jasotzeko beste aukera bat jario-irakurle izeneko softwarea instalatzea da, hau da, RSS jarioak irakurri eta interpretatzeko gai den programa bat. Programa ezagunena Feedreader(Beste leiho batean irekiko da) da, baina beste batzuk(Beste leiho batean irekiko da) ere bai erabil daitezke.

Behin instalatuta interesgarri deritzegun jarioen harpidetza egin behar dugu. Horretarako, berri-jarioaren helbidea gehitu behar zaio jarioak irakurtzeko programaren zerrendari; gure web orrian, berri-jarioaren izenaren ondoko ikonoa RSS jarioren ikonoa sakatu besterik ez dago helbidea lortzeko.
3.  Zein berri-jario ditu Gasteizko Udaleko web-orriak?
Esteka honen bidez harpidetu zaitezkeen informazioaren zerrenda kontsultatu dezakezu.
Internautak agendatik edota albisteetako atal guztietatik RSS-etan harpidetu ahal da.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Preguntas frecuentes sobre RSS

  • Trate de votar y no pude, si pueden, añadan mi voto para los Fuegos artificiales de 2014, voto para Valencia - ultimo día de las fiestas de La Blanca. Todos los fuegos artificiales fueron preciosos, pero Valencia fue con un evento muy controlado y con coreografia creando estallidos e imagines de colores coordinados en emerger al tiempo.

    R.F.C Normal 2014/08/10 21:42:01 Erantzuna eman zaio

  • Lo sentimos pero el plazo para la votación de los fuegos artificiales ha finalizado. En cualquier caso, agradecemos su interés y colaboración.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/08/11 08:31:20