Vitoria-Gasteizko Udalak hondakinen bilketa eta tratamendua modu ezberdinetan egiten ditu:
Vitoria-Gasteizko udalerrian honako edukiontziak ditugu gaikako bilketa horientzat:
Euskarri berri horiek agertu ahala, normala da herritarrek haien etxeetan sortzen dituzten hondakinak nora bota behar dituzten jakiteko orduan zalantzak izatea. Honakoa aprobetxatu nahi dugu zalantza horiek guztiak argitzeko eta herritar guztiak zuzen birzikla dezaten bultzatzeko. Eta, jakina, momentu egokia iruditzen zaigu bene-benetan eskertzeko banakakoen kudeaketa arduratsu horrek eskatzen duen ahalegina.
"Lagundu hiria garbi mantentzen"
Bilketa pneumatikoa indarrean da Erdi Aroko hirigunean, Ibaiondon, Salburun, Arkaiaten, Larreinen, Zabalganean, Mariturrin, Goikolarran eta Armentian.
Gainerako hondakin motak edukiontzien bidez biltzen dira: materia organikoa (ontzi itxia, HUTrekin irekitzen da), papera eta kartoia, beira, jantziak eta etxeko olioa.
Beira debekatuta dago bilketa pneumatikoko sare osoan. Beirak hodiak higatzen ditu; hartara, nabarmen murrizten du sistemaren bizitza baliagarria.
Bi ontzi mota daude, bi hondakin mota biltzeko:
Gainerako frakzioak edukiontzien bidez biltzen dira: papera eta kartoia, beira, jantziak, etxeko olioa eta gainerako hondakin ez-birziklagarriak.
Bilketa pneumatiko sistemak, aire korronte batzuei esker, hondakinak lur azpian dauden tutu batzuetatik nabe zentral batetara eramaten ditu.
Bilketa pneumatikoaren zentralak erabilitako aire korronteak garbitzen ditu, airea atmosferara itzultzeko usain eta partikularik gabe. Garbiketa honetarako eraginkortasun handiko iragazki ezberdinak erabiltzen dira. Hondakinen bilketa eredua ezberdina da zentralaren arabera.
Hondakinen bilketa pneumatikoa 2002. urtean ezarri zen lehenengo aldiz Vitoria-Gasteizen Erdi Aroko hirigunean. Bilketarako kamioiek zarata gehiegi egiten zuten eta birziklatze kontainerrak jartzea ezinezko zen, hori dela eta proiektu hau sortu zen.
Hiritarrak beraien hondakinak puntu berde mugikorretan eta Garbigune puntu garbietan utzi ahal dituzte.
Behin hondakinak bilduta doakion instalaziora eramaten dira sailkatzeko eta ahal bada birziklatzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.