Bizikleten erregistroari buruzko ohiko galderak
- Zer da bizikleten erregistroa?
- Nola erregistra daiteke bizikleta bat, bajan eman edo bere datuak aldatu?
- Non dago nire bizikletaren txasis zenbakia?
- Zer egin dezaket bizikleta lapurtu badidate?
- 1. Zer da bizikleten erregistroa?
- Vitoria-Gasteizko Udalak bizikleten eta bere jabeen informazioa gordetzeko asmoz sortu duen datu base bat da. Sistema honen helburu nagusia galdutako edo lapurtutako bizikletak identifikatzea eta ondoren haiek berreskuratu ahal izatea da.
- 2. Nola erregistra daiteke bizikleta bat, bajan eman edo bere datuak aldatu?
- Bizikleta erregistratzeko Gasteizen eduki behar da egoitza eta 18 urtetik gorakoa izan behar da. Hurrengo datuak eman behar dira:
- NANaren, atzerritartasun txartelaren edo pasaportearen zenbakia
- Bizikletaren txasis zenbakia
- Bizikleta identifikatzeko beste datu batzuk (marka, modeloa, kolorea, mota, etabar)
Erregistroaren tramitea - 3. Non dago nire bizikletaren txasis zenbakia?
- Txasis zenbakia fabrikan bizikleta identifikatzeko jartzen den zenbaki bat da. Bizikleta mota gehienetan pedalen kutxaren azpian egoten da.
- 4. Zer egin dezaket bizikleta lapurtu badidate?
- Salaketa ofiziala segurtasun indarretako batean egin behar da: Udaltzaingoa, Ertzaintza, Polizia Nazionala edo Guardia Zibila. Ondoren, salaketa herritarren arretarako bulegoetan edo Ingurugiro Gaietarako Ikastegian utzi behar da, salaketarako inprimakia bete ondoren.
Web bidez ere egiteko aukera dago. Hurrengo datuak eman behar dira:- Salaketa formalaren erreferentzia (salaketa zenbakia) eta kopia.
- Jabearen izena, erregistro zenbakia eta txasis zenbakia edo markatze zenbakia (erregistroan ageri den bezala).
- Lapurreta gertatu den tokia, eguna eta ordua.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Mugikortasuna eta garraioa › Bizikletak › Página web: Preguntas frecuentes sobre el registro de bicicletas
Página web: Preguntas frecuentes sobre el registro de bicicletas
-
Me pongo en contacto porque tengo una bicicleta comprada en 1993 y me gustaría saber si puedo registrarla.
En el momento actual no dispongo de la factura de compra, y no encuentro el lugar donde debería tener el numero de bastidor, para hacer el registro. Es un modelo BH Top Line Alu 310. Agradezco de antemano su respuesta y dedicación.
Jesus Rojo
2021/03/18 00:19:57
-
Gracias por su interés.
Se han cambiado las condiciones para el registro de bicicletas y ya no es obligatorio proporcionar el número de bastidor, aunque es altamente recomendable.
Puede solicitar el registro de su bicicleta vía web o en una Oficina de Atención Ciudadana.
Esperamos que esta información le sea de utilidad.
Udala 2021/03/18 08:47:31