Gazteria - Psiko Aholkularitza

Psicoasesoría

Zer da Psikoaholkularitza?

Udalak 14 eta 30 urte bitarteko gazteei doan eskaintzen dien zerbitzu honetan laguntza eta orientabideak emango dizkizuten adituak aurkituko dituzu. Zer gertatzen zaizun ulertzen ez baduzu, edo erabakiak hobeto hartzeko laguntzarik behar baduzu, zatoz Psikologia aholkularitzara.

Zertarako?

Arazoak dituzu etxean edo lagunekin? Triste zaude eta ez dakizu zergatik? Batzuetan ez dakigu gertatzen zaiguna normala ote den, eta ez dugu ulertzen. Esaterako erabaki ugari hartu behar duzunean, besteek zure benetako balioa aintzat hartu ez eta zuk zure kasa pentsatzen badakizula konturatzen ez direnean..... zatoz gure bulegora gauzak okertu aurretik.

Sentitzen duzuna normala ote den zalantzan duzun horren inguruan aholkuak, informazioa eta orientabideak emango dizkizugu. Zenbaitetan aski da hori. Hala ez bada, espezialista batengana jotzen lagunduko dizugu.

Zure antsietatea elikatzen al duzu?

Antsietatea Psikoaholkularitza

Gazteek Aholkularitza Psikologikora joateko dituzten arazoetako batzuk, BELDURRA eta ANTSIETATEA dira. Beldurra gure biziraupenerako beharrezkoa den oinarrizko emozioa da, baina muturrera eramaten baldin bada sufrimendua sortzen duen muga bihurtu daiteke. Antsietate arazoak dituzten pertsonak beldurrez bizi dira, eta modu horretan ezin da bizi.

Liburuxka ikusi

Galde iezaguzu!

E-postaz

Idatzi helbide honetara: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

Izengabea eta isilpekoa da. Idatz iezaguzu eta erantzun egingo dizugu.

Telefonoz

Deitu, horretarako gaude eta.

Telefonoa: 945 16 19 04

Aurrez aurre

Gazteentzako psikologia aholkularitza

Santa Maria kalea, 4.

Landatxo gizarte etxea, 1. solairua

Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 18:00 - 20:30

Uztailean

Ohiko ordutegiaz gain, astearte goizetan ere: 11:00 - 13:30

Abuztuan

Psikoaholkularitza itxita egongo da.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: