Gasteizko Gizarte Etxeetako Ludoteka eta Ludokluben sarea

Ludoteca

Jolasteko leku bat baino askoz gehiago: Ludoteka eta Ludkluben Sarea 0 eta 12 urte bitarteko haurrek eta haien familiek esperientsiak partekatzeko, laguntasunak sortzeko eta jolasean ikastearen plazera aurkitzeko espazioa da.

Jolasaren bidez, haurrek sormena, autonomía eta elkarbizitzarako gaitasuna garatzen dituzte. Gainera, familian jolasteak loturak sendotzen ditu eta hazkuntza osasungarria sustatzen du.

Jarduerak ikusi

Hezkuntza- premia bereziak: haurrak hezkuntza premia bereziak baditu, formulario bat bete eta dagokion dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Informazio gehiago

Adin guztietarako programazioa

TxikiTEKA

Zero eta bi urte bitartekoentzat (heldu batek lagunduta).

TxikiTEKA haurtxoentzako espazio berezia da; jolasaren, esplorazioaren eta jarduera sentsorialen bidez, mundua beren erritmoan ezagutuko dute, beste familiekin batera gozatu, ikasi eta loturak sortzen dituzten bitartean.

LudoTXIKIa

Zero eta hiru urte bitartekoentzat (heldu batek lagunduta).

Lehenengo aurkikuntzak jolasean hasten dira. Espazio honetan, familian esploratu, esperimentatu eta gozatzeko aukera izango dute ipuinen, jolasen eta sormena pizten duten proposamenen bidez; hau da, jakin-mina sustatu eta hazkunde-etapa bakoitzean lagunduko dieten jardueren bidez.

LudoMIXa

Zero eta zortzi urte bitartekoentzat (4 urtetik beherako umeek heldu batek lagunduta egon behar dute; 4 urtetik gorakoentzat, bakarrik joan behar dute).

Familian jolasteko, barre egiteko eta partekatzeko espazioa! Txikiek eta handiek elkarrekin gozatuko dute adin guztietarako jolas, erronka eta jarduerekin, irudimenez betetako giro hurbil eta dibertigarri batean.

LudoKREA

Zero eta zortzi urte bitartekoentzat (4 urtetik beherako umeek heldu batek lagunduta egon behar dute; 4 urtetik gorakoentzat, bakarrik joan behar dute).

Sormenak mugarik ez duen eta ikastea abentura dibertigarri bihurtzen den espazioa. Saio bakoitzean gai berriak, tailerrak eta sormen-jolasak proposatuko dira esperimentatzeko, irudikatzeko, aurkitzeko eta sortzeko, haurrek ondo pasatzen duten bitartean beren irudimen guztia askatuz.

LudoHANDIa

Lau eta zortzi urte bitartekoentzat.

Jolas bakoitza hazteko, partekatzeko eta ikasteko aukera bihurtzen den espazioa. Jolas kooperatiboen, talde-dinamiken eta jarduera parte-hartzaileen bidez, haurrek adiskidetasuna, autonomia eta talde-lana indartuko dituzte esperientzia berriz betetako giro dibertigarri eta hurbil batean.

TxikiKLUBa

Sei eta hamar urte bitartekoentzat.

Taldean dibertitzeko, partekatzeko eta abentura berriak bizitzeko espazioa. Jolasen, erronken eta jarduera dinamikoen bidez, haurrek sormena, komunikazioa eta talde-lana garatuko dituzte, lagun berriak egin eta emozioz, dibertsioz eta laguntasunez beteriko esperientziak bizitzen dituzten bitartean.

LudoKLUBa

Bederatzi eta 12 urte bitartekoentzat.

Jolasaren bidez ikasteko, elkarrekin bizitzeko eta gozatzeko espazioa. Egunero parte-hartzea, sormena eta talde-lana sustatzen dituzten jarduerak eskaintzen ditugu.

LudoKUADRILLA

Bederatzi eta 12 urte bitartekoentzat.

Ludokuadrillan auzoan zehar proposatutako erronkak, jolasak, jarduera sortzaileak eta jai-giroko uneak biziko ditugu, eta adiskidetasunaren, laguntzaren eta komunitateko parte-hartzearen balioak ikasiko ditugu. Izan ere, kuadrillarik onenak elkarrekin jolasten hasten dira!

Udalekuak eta jarduera bereziak

Gainera, Ludoteka eta Ludokluben Sareak urte osoan zehar dibertsioz beteriko programazioa eskaintzen du:

  • Gabonetako, Pazkoko eta udako udalekuak, jolas, abentura eta lagun berriekin, hiritik atera gabe opor ahaztezinak gozatzeko.
  • Asteburuko jarduera bereziak: Ludofun (9-12 urte), Ludofun Txiki (5-8 urte) eta Ludofun Family (familia osoarentzat)

Jarraitu iezaiguzu sare sozialetan eta kontsultatu programazioa zure Gizarte Etxeko informazio-guneetan.

Sare sozialak eta bloga

@ludovitoriagasteiz(Beste leiho batean irekiko da)

@ludovitoriagasteiz(Beste leiho batean irekiko da)

Bloga: Kirikaren txokoa(Beste leiho batean irekiko da) eskulanak, sukaldaritza, jolasak eta ipuin-kontalariak...

Deskargatu Ludokanta diska(Beste leiho batean irekiko da), familian abesteko.

Kirika maskota ezagutu nahi baduzu, ikusi Kaixo, Kirika naiz!(Beste leiho batean irekiko da) bideoa (You Tube)

Argazki-galeria

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157694877223080(Beste leiho batean irekiko da)

Kokapena eta kontaktua

Abetxuku | Aldabe | Arana | Ariznabarra | Arriaga | Campillo | Pilar | Hegoalde | Ibaiondo | Iparralde | Judimendi | Lakua | Salburua | Zabalgana

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.