CEAk bizikleta eta patinetearen mugikortasunari buruzko inkesta baten emaitzak argitaratu ditu
Inkestatutako pertsonen % 75ek esan du oinez mugitzeko ohitura duela, % 65ek garraio publikoan, % 28k autoan, % 20k bizikletan eta % 2k patinetean.
Indarreko Plana | Mugikortasunaren aldeko herritar ituna | Mugikortasunaren aldeko herritar foroa
> Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana 2021-2025, 2022ko urria
> Parte-hartze prozesuari buruzko informazioa
Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoen Plana eguneratzeareko prozesua 2018an hasi zen, eta lehen urratsak honakoak izan ziren:
Plana eguneratzeko prozesu parte-hartzailea Elkargunean bideratu zen. Gune horretan eztabaidatu ziren prozesuaren beraren markoa eta irismena eta Planaren eguneratzeak onarri izango zituen printzipio zuzentzaileak.
Printzipio zuzentzaileetatik abiatuta, Gasteizko Udalak Planaren eguneratzearearen aurrerapen bat prestatu zuen. Dokumentua 2019ko irailean argitaratu zen eta herritarren eta gizarte eragileen kontrastea jaso zuen. Elkarguneak planaren iraupenean zehar garatuko diren ekintzak aztertu eta hobetu zituen.
Egon ziren ekarpenak kontuan hartuta, Udalak Plana onartu zuen 2022ko urrian Gobernu Batzarrean.
Gasteizko Udalak, bizi-kalitateari eustea eta hiriak eta haien ingurunea bizigarriak izatea ahalbidetuko duen garapen jasangarriarekiko konpromisoa duenez, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana (MIEPPa) onartu zuen 2007an, 2023ra arte garatzeko aurreikuspenarekin.
Plangintza horren abiapuntua Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Ituna izan zen. Gasteizko hainbat gizarte-eragilek idatzi eta sinatu ondoren Udaleko osoko bilkurak onartu zuen adostasun-dokumentu horrek esparru orokor bat zehaztu zuen, mugikortasun-jarraibide berriak eta beste hiri-eredu bat ahalbidetzeko, hiriko joan-etorriak arriskutsuak izan ez daitezen osasunerako, bizi-kalitaterako, hiriaren ingurumenerako eta tokiko ekonomiaren garapenerako.
Herritarrek parte hartzeko gunea, berriz, Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroa izan zen, eta adostasunean oinarritutako etorkizuneko agertoki hori zehaztu zen bertan. Harrezkero, Plan horren pean ezarri diren mugikortasunari eta espazio publikoari buruzko politikak aztertu eta eztabaidatzeko gunea izan da Foroa. 2017an, Elkargune bihurtu zen Foroa, Gasteizko Udalak herritarren partaidetzarako sortutako egitura berriaren arabera.
2018an, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren aurrerapena zehazten ari zenean eta hiriko garraio publikoaren sistema gaitasun handiko lineen bidez garatzea erabaki ondoren, agerian geratu zen MIEPPa berrikusteko eta eguneratzeko beharra. Hala, Elkargunean eztabaidatutako printzipio gidarietatik abiatuta, MIEPParen eguneratzearen aurrerapena idatzi da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.