Herritarren Zientzia – Kontserbazio programak - Lurzoruak

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Bannerra herritarren zientzia

Lurzoru bat Armentian

Lurzoruen Kontserbazio Programak “Nekazal Ekosistemen Osasun Txartelak” (NEOT) erabiliz gure udaleko eta lurraldeko lur mota ezberdinen osasun maila orokorra behatzea du helburu. NEIKER, BLE, ENEEK eta ABERE erakundeek burututako txartelaren laburpena da, Vitoria-Gasteizko Herritarren Zientzia proiekturako zehazki egina. Txartela hau lurren eboluzioa eta nekazal jarduerek lurra nola aldatzen duten ikertzeko tresna erabilgarri bat izateko asmoarekin sortu da.

Apuntatuko naiz: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu korreo bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Helburu espezifikoak

  • Ikuspuntu sozio-ekonomiko (nekazaritza-ekoizpena) eta ingurumenaren aldeko ikuspuntu (biodibertsitatearen babesa eta klima-aldaketaren kontrako borroka) batetik nekazaritza praktika jasangarriak sustatzea.
  • Udalean bilatu ditzakegun lurzoru partzela mota ezberdinen osasuna zehaztea.
  • Behatutako lurzoruek izan ditzaketen arazo nagusiak identifikatzea eta hauek hobetzeko aholkuak ematea.
  • Bildutako informazio guztia eguneratua eta kontsultagai dagoen datu-base komun batean biltzea.
  • Lurzoruen kontserbazio eta babes ekintzetan gure nekazariak partaide egitea.

Egutegia

Partaideek urtean bi bisita egin beharko dituzte haiek aukeratu duten partzelara:

  • Lehenengo bisita udaberrian, maiatzaren 1etik 31ra.
  • Bigarren bisita udazkenean, urriaren 1etik 31ra.

Garrantzitsua da neurketak lurra baldintza onetan dagoenean egitea, hau da bero, hotz edo euri handiko egunetan ez neurtzea.

Partaideak bere jarduerak partzelaren lurra nola aldatzen duen ikertu nahi badu nahi adina urtez egin ditzake neurketak.

Metodologia

Lurzoruen Kontserbazio Programak erabiltzen duen metodologia hemen aurkitu dezakezun dokumentuan zehaztuta dator. NEIKER, BLE, ENEEK eta ABERE erakundeek sortutako txartelaren laburpena da:

Metodologia hau gauzatzeko  beharrezko den materiala eskugarri daukate partaideek Atarian. Atariko Lantalde Teknikoa materialaren maileguaz arduratzen da: parte hartzaile bakoitzak materiala Atarian jaso eta entregatzeko aukera izango du gutxi gorabeherako aste bateko epean, urteko laginketa bakoitzean. Materialaren mailegatze data  parte hartzaile bakoitzarekin adostuko da aldez aurretik, epeak betez eta programako partaide guztien parte hartzea lortuz.

Landa-fitxa

Erabili mesedez hemen topatuko duzun fitxa zure neurketak apuntatzeko:

Laguntza teknikoa

Lurzoruen Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal zaio zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko. Gainera, Hurrengo informazio gehigarria erabili daiteke:

Datuen igoera

Herritarren Zientziarako Partehartzeko Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Lurzoruen laginketen emaitzak Natusfera web-gunean ordenagailuen webgunearen bitartez https://natusfera.gbif.es/(Beste leiho batean irekiko da) edo Natusfera.app gailu mugikorren aplikazioaren bitartez.

Prozesu honetan zehar laguntza izateko protokoloa:

Mugikorreko Natusfera aplikazioa askoz praktikoagoa da, datuak laginketa egiten den bitartean sar baitaitezke.

Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatea izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Datuak aplikazioan azaroak 31 baino lehen erregistratu behar dira.

Emaitzen txostenak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: