Herritarren parte-hartzea. Elkarguneak
Oharra: Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea dagokion formularioa betez
Proposamenak eztabaidatu eta egiteko guneak, non norbanakoek, elkarteek, talde politikoek eta udaleko langileek parte-hartzen duten.
Elkarguneak
- Bizikidetza eta Aniztasun Elkargunea.
- Animalien Bizikidetza, defentsa, eta babeseko Elkargunea.
- Garapenean laguntzeko Elkargunea.
- Kultura.
- Euskera.
- Mugikortasun iraunkorraren aldeko herritarrren Foroa – Web gunea.
- Haur eta nerabeen Elkargunea – Web gunea.
- Berdintasuna.
- Gazteria – Web gunea.
- Ingurumena.
- Herritarren parte-hartzea.
- Adineko pertsonak.
- Osasuna eta Kontsumo.
Auzogunetan parte hartzea
Auzogunean parte hartzeko, bete formularioa, eta esaguzu zein auzotan inplikatu nahiko zenukeen. Informazioa bidaliko dizugu, eta eztabaida-guneetara gonbidatuko. Edo erabili herritarren postontzia, auzoguneetan jorratutako gai guztien berri izateko, eta parte hartu horietako edozeinetan.
Beste pertsona, elkarte, kolektibo edo entitate batzuekin eztabaidatu ahal izango duzu elkarguneetan, eta proposamenak aurkeztu. Partaidetza-organo horretan akordioa lortuz gero, dagokion udalbatzaren batzordean eztabaidatu ahal izango da. Talde politikoek eta udal teknikariek ere parte hartzen dute.
Hurrengo saioak Elkarguneen agendan aurkituko dituzu.
Laguntza zerbitzuak zure eskura
Elkaguneetara edota auzoguneetara joan ahal izateko, ondorengo zerbitzu hauek jartzen ditugu zure eskura: zeinu-hizkuntza interpretea, umeentzako ludoteka eta menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua. Hauetako bat behar izanez gero, bete txantiloi hau saioa izan baino 5 egun lehenago. Ez daukagun beste bat behar baduzu, jakinarazi partaidetza-participacion@vitoria-gasteiz.org emailaren bidez
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.