Behin behineko erabilerraztasun-deklarazioa

Sarrera

Bere webgunea irisgarri egiteko konpromisoa hartua du Gasteizko Udalak, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua(Beste leiho batean irekiko da)rekin bat etorriz, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) Zuzentaraua(Beste leiho batean irekiko da)ren transposizioa egiten baita.

Erabilerraztasun-deklarazio hau honako honi aplikatzen zaio: https://www.vitoria-gasteiz.org, beste domeinuetako eduki txertatuak eta Geo Vitoria-Gasteiz izan ezik.

Betetze-egoera

Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin eginiko berrikuspen partzial eta automatikoan oinarrituz, jarraian adierazten diren alderdien adostasun ezagatik, konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez

Erabilerraza ez den edukia

Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:

  1. Ez dator bat 1112/2018 Errege Dekretuarekin:
    1. Orrialde batzuetan, izan liteke testuko edo irudietako kontraste-erlazioa gutxienez 4.5:1 ez izatea [UNE-EN 301549:2022-03 arauaren 9.1.4.3 zenbakidun eskakizuna: Gutxieneko kontrastea].
    2. Baliteke loturaren batek ez izatea hitzez hitz definituta helburu espezifikoa [UNE-EN 301549:2022-03 arauaren 9.2.4.4 zenbakidun eskakizuna: Loturen helburua]
  2. Gehiegizko karga:
    1. Ez da aplikatzen.
  3. Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan:
    1. Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.
    2. Hirugarrenen edukiak egon daitezke, Gasteizko Udalak garatu ez dituenak edo haren kontrolpean ez daudenak, adibidez, ofimatika-artxiboak.
    3. 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako aurrez grabatutako fitxategiak egon daitezke, irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituztenak.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2025/10/08.

Adierazpena prestatzeko erabili den metodoa Udalak berak 2024/10/07an egindako autoebaluazioa izan da.

Deklarazioaren azken berrikuspena: 2025/10/08.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun-eskakizunei buruzko komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), hala nola:

  • Webgune honetan egokitu litekeen edozein ez-betetzeren inguruan informatu.
  • Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk transmititzea.
  • Beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egin, webgunearen irisgarritasunaren inguruan.

Komunikazio horietarako eskuragarri dituzu komunikazio-kanal hauek:

1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.b artikuluaren arabera, honako hauek ere aurkez daitezke:

  • 1112/2018 Errege Dekretuko baldintzak betetzeari buruzko kexa bat.
  • Honako hauei buruzko informazio-eskaera eskuragarria:
    • 1112/2018 Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
    • Irisgarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsita dauden edukiak, gehiegizko karga ezartzen dutelako.

Informazio eskuragarriaren eskaeran argi eta garbi zehaztu behar dira eskaera zentzuzkoa eta legitimoa dela egiaztatzeko egitateak, arrazoiak eta eskaera.

Informazio eskuragarriaren eta kexen eskaerak irisgarritasunaren arloko ohartarazpen eta erreklamazioen formularioaren bidez aurkez daitezke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeren bidez ere.

Vitoria-Gasteizko Udaleko Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak jaso eta tratatuko ditu komunikazio, kexa eta informazio eskuragarriaren eskaerak.

Aplikazio-prozedura

Informazio-eskaera eskuragarri bat edo kexa bat egin ondoren, eskaera hori ezetsi bada, hartutako erabakiarekin ados ez badago, edo erantzunak 12.5 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunak erreklamazio bat hasi ahal izango du. Era berean, erreklamazioa hasi ahal izango da hogei egun balioduneko epea igaro eta erantzunik jaso ez bada.

Erreklamazioa Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoan aurkez daiteke, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeren bidez ere.

Erreklamazioak Vitoria-Gasteizko Udaleko Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak jaso eta tratatuko ditu.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: