La escultura vegetal regresa renovada a la Plaza de la Virgen Blanca
Noticia publicada el 15 de abril de 2025
Se ha realizado una intervención integral para devolver todo su esplendor a este símbolo de la ciudad.
Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura ohiko lekura itzuli da gaur goizean, erabat berrituta, azken asteetan zaharberritze-lanak egin ondoren. Eguneko lehen orduan, Espazio Publikoko eta Auzoetako Saileko teknikariek lekualdaketa egin dute udal haztegitik. Bertan esku-hartze integrala egin dute hiriaren ikur horri bere distira guztia itzultzeko.
Denbora horretan, soropila erabat ordeztu da, ureztatze sistema berrikusi da eta barne egitura saneatu da, eskultura ezin hobea ager dadin Aste Santuari eta egun hauetan erdigunetik igarotzen diren milaka pertsonei begira.
“Gasteizko landare-eskultura apaingarri bat baino askoz gehiago da: nortasun-ikurra da hemen bizi garenontzat, eta ikonoa bisitatzen gaituztenentzat. Egoera ezin hobean berreskuratzea hiri honek bere espazio publikoekiko duen maitasunaren erakusgarri da”, adierazi du Beatriz Artolazabal alkateorde eta Espazio Publikoko eta Auzoetako zinegotziak.
Artolazabalek berariaz eskertu nahi izan du “udal teknikariek egindako lan bikaina, haien profesionaltasunak eta dedikazioak ahalbidetu baitute zaharberritze lana garaiz eta behar bezala egitea. Beren lanari esker, eskultura bere edertasun guztiarekin itzuli da Andre Maria Zurira”.
2012an instalatu zen, Gasteiz European Green Capital izendatu zutela ospatzeko, eta eskultura argazki gehien jaso dituen hiriko irudia bihurtu da.
Si la información de la página no responde a sus necesidades informativas, solicítela a través del Buzón Ciudadano.