Indarkeria matxistaren errealitate konplexua

Sistema heteropatriarkal horrek gizonei eta emakumeei generozko rolak, arauak eta balioak esleitzen dizkigu, jaio garen sexu biologikoaren arabera. Sistema binario honek gizonen emakumeekiko nagusitasuna aurresuposatzen du eta gizakiaren aniztasuna ez du aintzat hartzen pertsona homosexualak, sistemaren banaketarekin bat ez datozen gorputzak, eta gizarteak esleitu dienaz bestelako generoak hartzen dituzten gorputzak ere ez dituelako kontuan hartzen, emakumeak, lesbianak, gay-ak, trans-pertsonak... diskriminatzen. Horrek guztiak sortzen dituen opresioak pertsona horien aurkako indarkeria bihurtzen da.

Gure Udalak, arazo sozial honen larritasunaz jakitun, eta euskal legeek eta estatukoek genero-indarkeriaren alorrean ematen dioten aginduei erantzunez, arazoari modu koherentean aurre egiteko borondatea eta konpromisoa erakusten du, unean uneko ekintza soil eta isolatuak gaindituta. Era berean, Berdintasun Zerbitzua arduratzen da ikerketa, prebentzioa, prestakuntza eta indarkeria matxistaren biktimak atzeman eta horien arretaren hobekuntza sustatzeaz, arazoari ahalik eta erantzun osoena eta koordinatuena emate aldera.

Terminoa mugatzen

Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legearen ondoreetarako, sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan.

Azken urte hauetan, emakumeenganako era guztietako indarkeriak ikusgaitasuna lortu duenean, indarkeria matxistaren kontzeptua zabaltzen hasten da eta ez da bakarrik kontuan hartzen emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten duten indarkeria, baizik eta gizonek edo emakumeek nola izan edo jokatu behar duten agindu sozialak hausten dituzten pertsonek jasaten duten indarkeria ere. Gay-ek, lesbianek, bisexualek, transexualek, intersexualek edo transgeneroek jasaten duten indarkeriaz ari gara.

Ikuspegi zabal hori baztertu gabe, hau da, indarkeria matxistaren era ezberdinak barne hartuta, arreta jarriko dugu, batez ere, bikotekideak edo bikotekide ohiak eraginda emakumeek jasaten duten indarkerian, aitortuena eta zabalduena delako eta horretan ardazten delako Instituzioek ematen duten arreta. Arreta hau berraztertzen ari da indarkeria marxistak hartzen dituen era ezberdin guztiei erantzuna emateko.

Tu opinión nos importa

Ayúdanos a mejorar. ¿Te ha resultado útil esta información?            

Si quieres también puedes hacernos llegar tus comentarios.
Es necesario que te identifiques.

Es posible determinar que el asunto sea público. De este modo otros ciudadanos y ciudadanas podrán acceder a él y a las respuestas que se aporten desde el Ayuntamiento; igualmente otros ciudadanos y ciudadanas podrán añadir más comentarios si así lo desean. Si el asunto es calificado como privado, únicamente se podrá acceder a él y a las respuestas proporcionadas por el Ayuntamiento mediante un identificador único que se proporcionará al crear el asunto.

Estado de ánimo

Otro dato de contacto: