Jundiz muinoa kultura eta natura ondasun garrantzitsuak dituen toki aparta da. Lurraldea eta inguruan jazotako gertaerak ulertzeko gune pribilegiatu bihurtzen du bertako topografiak. Gertaera horien artean daude, esaterako, 1813ko Gasteizko gudua edo 1367ko martxoko Inglesmendiko borroka. Hiritik 4 kilometrora dago, mendebaldean, eta Gasteizko mendien, Zadorra ibaiaren eta Badaia mendilerroaren arteko lotura ekologikoa da. Hori guztia dela eta, Paisaia Berezi izendatzea proposatu da.
Luzera: 3,5 km | Denbora gutxi gorabehera: 60 minutu | Pista mota: bide-zorua | Zailtasun ertaina
Bertara iristeko, hurbileko herrietara joatea da egokiena: Margaritatik abiatuta, Trespondera norabidean, sarbidea dago industrialdearen amaieran. Autoz edo bizikletaz joanez gero, horixe da aukerarik erosoena. Ariztik iparralderantz beste sarbide bat dago A-1 autobidea gurutzatzen duen zubia zeharkatu ondoren. Autobusez: 5 eta 5b/5c lineak.
If the information on the page does not match your information requirements, please apply via the Citizens' mailbox.