Tokiko Agenda 21 - 1996/97 - "Estrategias y acciones hacia la sostenibilidad" zirriborro teknikoa
Hasieran, Tokiko Agenda 21a prestatzea Udalak hartu zuten bere gain. Hainbat sailetako teknikariek (Lurralde Antolamenduko eta Hirigintza sailekoak, Osasun eta Kontsumokoak, Gasteizko Udal Urak enpresakoak, Ingurumen sailekoak, Gizarte Eskuhartzekoak, Garapenerako Lankidetzakoak, Komunikazio Bulegokoak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegikoak), garapen iraunkorrarekin zerikusia izan zezaketen udal politikak aztertu eta analizatu zituzten.
Lan honen ondorioz, lehen zirriborro tekniko bat prestatu zen: "Estrategias y acciones hacia la sostenibilidad" deiturikoa. Dokumentu honek teknikariek egin zuten diagnostikoa jaso zuen, bai eta hobekuntzak egiteko helburuen proposamen orokor bat eta epe ertain eta luzera sor zitezkeen ekintza lerroak ere.
Documentazioa
If the information on the page does not match your information requirements, please apply via the Citizens' mailbox.