Bisita gidatuak antolatzen dituzten enpresak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Gasteiz askotariko ikuspegietatik (historia, gastronomia, jasangarritasuna, arkitektura...) ezagutu nahi baduzu, hona hemen bisita turistikoak eskaintzen dituzten hainbat enpresa. Gida turistikoen enpresen ibilbideak dira, Gasteizko Udaleko Turismo Bulegoaren kalitate, araudi eta koherentzia irizpideekin bat datozenak.

Ainharbe Guías

Turismoa - Ainharbe enpresak egindako bisita gidatua Salburuan

Turismo jasangarrian espezializatutako giden enpresa: «Gure kontzientziaziotik eta konpromisotik abiatuta, bidaiatzeko modu etiko eta jasangarriagoa sustatzen dugu».

Aitor Delgado Tours

Turismo - Empresas - Aitor Delgado Tours

Txango pribatu eta guztiz pertsonalizatuak premium eta luxuzko turismoarentzat: partikularrak, enpresak eta erakundeak. "Tour bakoitza zure neurrira diseinatzen dugu".

Álava Medieval / Erdi Aroko Araba

Turismo - Estíbaliz

Arabako Erdi Aroko ondarea jendarteratzen eta ikertzen duen kooperatiba: «Gida adituak dauzkagu, eta hiritar orori egokitzen gatzaizkio».

Artea Turismo y Cultura

Turismo - Empresas - Artea

1995ean sorturiko giden enpresa: «Tour arin, oso, original eta anekdotaz josia nahi duzu? Zatoz, eta guk gidatuko zaitugu!».

  • Bisitaldiak: Erdi Aroko hirigunea, familian egitekoak, literarioak («Eleberrietako hiria»), gauekoak («Legendako Gasteiz I eta II», «Sakamantekas: kasua zabalik»...), gastronomikoak, denda bereziak...
  • Informazioa eta erreserbak: www.guiasartea.com | tel. 945 148 794 | WhatsApp: 680 711 605 | info@guiasartea.com

Buendía tours

Turismo – Empresa Buendía

"2011. urtetik, Buendía enpresan lanean ari gara gure eskaintzan jarduera, tour eta ibilaldi propioak sartzeko. Horrela, erreserbaren unetik bertatik esperientzia paregabea eskainiko dugu. Horretarako, bertako autobusak eta gidak ditugu, gure bezero guztientzat tratu ezin hobea bermatzen dutenak".

Capital Bikes

Bizikleta-ibilnidean eraztun berdean

2013an sortutako enpresa, bizikleta ibilbideetan espezializatua. Taldeentzako mota guztietako bizikletak alokatzeko zerbitzua dute.

Fauneando

Empresas guías turísticas – Fauneando

Fauneando enpresak naturarako irteera gidatuak eskaintzen ditu Gasteizko udalerrian. Ezagutu itzazu oharkabean pasatzen zaizkigun altxor naturalak!

  • Bisita gidatu pertsonalizatuak: “Hegaztiak prismatikoekin behatzea eraztun berdean”, “Gasteizko mendietan animalien arrastoak eta aztarnak bilatzea”, “Gaua eta naturaren soinuak”, “Murgildu zaitez Armentiako basoko zuhaitzetan”,...
  • Informazioa eta erreserbak: www.fauneando.com | fauneando@gmail.com | tel. 649098282

Garbiñe Dilla

Turismo – Empresas - Garbiñe Dilla

Turismo gida 2017. urtetik. Era guztietako publikoarentzat egokitutako ibilbideak egiten ditu Euskal Herrian zehar.

Harremanetarako: www.apite.eu/garbine-dilla | gdilla001@gmail.com | tel. 658741478.

Guiartu

Turismo - Empresas - Guiartu

Gasteiz «ikuspegi entretenigarri batetik» ezagutzea proposatzen du, eta ibilbideak bisitariei egokitzen dizkie.

  • Bisitaldiak: oinez (arbendoletik, 1976ko martxoaren 3ari buruz, «Filmetako Gasteiz», "Su artean»), bizikletaz (Eraztun Berdea eta Euskal Herriko trenbidea), ibilbide sentsorialak (oinez eta tandemean, itsuentzat), rickshaw (bizitaxiz, mugikortasun murriztua dutenentzat) eta neurrira egindako luxury tourrak.
  • Informazioa eta erreserbak: arturoguiadeviaje@gmail.com | tel. 616203656

Horma-irudien ibilbidea

Turismo - Empresas turísticas - IMVG

Gasteizko horma-irudien ibilbidea elkarlaneko sorkuntzaren emaitza da: «Horma-irudien ibilbide hutsa baino gehiago da. Margolariekin batera ezagut ezazu».

INUA viaja | organiza

Turismo - Empresas - INUA

Turismoa sustatzeko bidaiak. Agente eta tour operadoreentzako prospekzio eta ohitzeko bidaiak, kazetarien bidaiak...

Kalearte Turismo y Cultura

Turismo - Empresas - Kalearte

Turismo- eta kultura-zerbitzuetan espezializatutako enpresa: «Gasteiz ezagutzeko, jar zaitez gure profesionalen eskuetan: ondare historiko artistikoan aberatsa den hiria ikusiko duzu. Green Hiriburua zain duzue».

Lurbide

Turismo - Empresa Lurbide

Lurbide bizikletako ibilbide gidatuetan, gravel eta MTB modalitateetan eta bike eskolan espezializatutako enpresa da.

Micología para tod@s

Empresas de guías turísticas - Micología para todos

Naturaren kontserbazioa sustatzea dute helburu, batez ere onddoen esparruan. Aisialdia, natura, ariketa eta aire zabaleko jarduerak zientziarekin, landa-garapenarekin eta baliabide mikologikoen kontserbazioarekin uztartzen dituzte.

  • Ibilbide esklusiboak egiten dituzte Gasteizko eta Arabako perretxikoak ezagutzeko, gida mikologiko profesional baten bidez. Espezie jangarriak eta toxikoak ikusiko dituzu. Nola ezagutzen, lokalizatzen eta biltzen diren erakutsiko dizute. Irteera pribatuak eta talde irekietarako irteerak egiten dituzte.
  • Informazioa eta erreserbak: www.micologiaparatodos.com | tel. / WhatsApp 618391899 | info@micologiaparatodos.com

Turismo cultural Qark

Qark - Santa Eulalia

Ikerketa arkeologikoetan eta eraikinen ulermen historikoan espezializatutako enpresa, ondarea ulertzeko modu berri bat zabaldu eta erakusteko helburua duena.

Tu opinión nos importa

Si quieres también puedes hacernos llegar tus comentarios. Es necesario que te identifiques.

Los campos marcados con asterisco son obligatorios.

Tipo de asunto *
Estado de ánimo *
Seleccionar el idioma del asunto.
Otro dato de contacto: