Ezagutu ezazu Salburuko hezegunea-Lehenengo Hezkuntza 3. zikloa

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

"Udaberriaren esnatzea" jarduera Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago. Hezegunea bizitzara itzultzen den trantsizio-une honetan, parte-hartzaileek ingurunea zentzumenen bidez behatzen trebatuko dira. Landareen esnatzea neguko lozorroaren ondoren baita  intsektuen metamorfosiaren fase ezberdinak ikusiko dituzte. Urak paisaiaren elementu eraldatzaile gisa duen garrantzia ere egiaztatuko dute.

Baloreak

Iraungarritasuna

Helburuak

  • Bioaniztasuna behatu eta aztertzea, bai eta inguru natural hurbila.
  • Hezeguneetako ezaugarri batzuk ezagutaraztea: ekosistema-mota, bioaniztasuna, etab.
  • Ondare naturala babesteko interesa piztea.
  • Ikasleak ekosistema jakin bat deskribatu, aztertu eta ikertzeko beharrezko trebetasunetan gaitzea.
  • Espazio naturalekiko errespetuzko jarrera, eta horiek babesteko konpromisoa barneratzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Ataria
  • Egutegia: 2027ko martxoaren 12tik apirilaren 23ra
  • Ordutegia: 10:00-16:00
  • Iraupena: 6 ordu
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 50
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Bai

Oharrak

  •      Ikasleak bi irakaslerekin joango dira. Irakasleek jarduera garatzean duten jokabideaz eta inplikazioaz arduratuko dira. Irakasle laguntzaileek jardueran inplikatu beharko dira, eta hezitzaile-taldeari laguntza eman beharko diote, jardueraren balio didaktikoetatik ahalik eta onura handiena lortzeko.
  •      Eskabide-orriko oharrak eremuan, izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak zehaztu. Jarduera egiteko laguntza behar izanez gero, ikastetxearen ardura izango da beharrezko langile laguntzaileak ematea.
  •      Ikastetxearen ardura izango da jardueran parte hartzen duten ikasle guztiak eguraldiaren araberako arropa eta oinetakoak jantzita joatea (hotza, beroa, euria), jarduera ahalik eta ondoen garatzeko.
  •      Istripua gertatuz gero, premiazkoa ez den mediku-arreta eskola-aseguruaren kontura izango da, edo, bestela, istripua izan duen pertsonaren aseguruaren kontura.
  •      Izen-emateak onartuko dira programatutako datak bete arte. Datarik ez badago, eskaera itxaron-zerrendan geratuko da.
  •       AEMETek edo EUSKALMETek alerta meteorologiko laranja aktibatuz gero, kanpoan egiten diren jarduera-parteak eten egingo dira, eta alternatibak eskainiko dira Atariaren instalazioen barruan egiteko.
  •      Alerta meteorologiko laranjarik aktibatu gabe ere, Atariako hezitzaile-taldeak jardueraren kanpoaldean egiten diren parteak edozein unetan etetea erabaki ahal izango du, baldin eta, bere ustez, jarduera hori segurtasunez eta kalitatez garatzeko baldintzak betetzen ez badira. Alternatibak eskainiko dira Atariaren instalazioen barruan egiteko.
  •      Jardueran parte hartzen duten irakasleek edozein unetan erabaki ahal izango dute jarduera etetea, baldin eta, beren ustez, jarduera segurtasunez eta kalitatez garatzeko baldintzak betetzen ez badira edo ikasleentzat erosoak diren egoerak gertatzen ez badira.
  •      Ezin bada jarduerara joan, CEAri jakinarazi beharko zaio, behar bezala justifikatuta, gutxienez bi egun baliodun lehenago. Justifikaziorik gabe lanera ez joateak jarduerari baja ematea ekarriko du.
  •       Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzen duela zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu CEA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.
  •        Hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraiorako dirulaguntza  

Material didaktikoak

Atariaren unitate didaktikoak. Lehen hezkuntza. 3. zikloa. Irakasleentzako materiala

Informazioa

Filtroak

Ingurumena eta klimaren aldeko ekintzak Lehen Hezkuntza LH 5 LH 6

Si la información de la página no responde a sus necesidades informativas, solicítela a través del Buzón Ciudadano.