Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Haur istripuak

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Eskola-umeen osasunari kalte egiten dioten alderdi nagusietakoak dira istripuak; alabaina, istripu asko saihesteko modukoak dira. Horretarako, eguneroko bizimoduko egoera arriskutsuak zein diren antzeman, eta prebentzio-jarrerak bultzatu behar ditugu gaztetatik.

Haurtzaroan izaten diren arrisku egoerak islatzen dituzten fitxak banatuko zaizkie ikasleei, maiz egiten diren akats eta okerrak irudikatzen dituztenak. Jarduera gelan egingo da, tutorearekin.

Izen-ematea egiten denean, material guztia sarean agertuko da, albumak kolore desberdinetakoak dira ikastaroaren arabera eta material bera euskaraz eta gaztelaniaz agertuko da.

Ikasleek egin beharrekoak: fitxak bikoteka antolatzea; arrisku-egoerak adierazten dituztenak bereiztea; fitxa bakoitzaren okerrak bilatu eta adieraztea; egoera arrisku gabeak adierazten dituzten fitxak margotzea.

Partaideei banatuko zaien material didaktikoa desberdina izango da ikasturtearen arabera, bakoitzeko adinari eta bizimoduari egokitua.

Familientzako informazioa: familiei zuzenduriko informazio-orria emango zaie ikasleei.

Materiala

Baloreak

Prestakuntza, Erantzukizuna eta Segurtasuna.

Helburuak

  • Arrisku egoerak identifikatzea.
  • Istripurik ez gertatzeko prebentzio-ohiturak zeintzuk diren jakitea eta baliatzea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza (3. maila), Lehen Hezkuntza (1., 2., 3., 4., eta 5. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Iraupena: ordubete gutxi gora behera.
  • Materialak: ikasleen fitxak.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Jatorrizko materiala jaso nahi baduzu, izena emateko orria bete behar duzu eta materiala zein egunetan jaso nahi duzun adierazi behar duzu. Izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.