Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan

Zuen bila gabiltza

BORONDATEZKO LAN-PRAKTIKAK ENPRESETAN egin nahi dituzuen UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleak.

HIZKUNTZA KLUBA programaren helburu gailena honakoa da: gazteen lan bilaketa hobetu beren hizkuntzen trebetasuna aberastuz.

19 ikaslek osatu dute 2020/21 ikasturteko Hizkuntza Klubaren taldea. Hispaniar Filologia, Euskal Ikasketak, Ingelesezko Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioko eta baita Alemaniatik etorritako Erasmus ikasle batek ere, hain zuzen, egin dituzte praktikak Hizkuntza Kluba programan monitore lanetan arituz. Denek baloratu dituzte lortutako ezaguera praktikoak eta trebetasun pertsonalak heuren etorkizun profesionalerako benetan baliagarriak izango direlakoan. Eta horregatik, egindako praktiken berri azalduko dute heuren CVan hemendik aurrera egin beharko duten lan bilaketa errazteko.

Eskerrik asko guztiei zuen lanarekin Hizkuntza Kluba programa aberastu izanagatik. Zorte on zuen bideetan.

2020-2021 ikasturtea

Hurrengo ikasturtea prestatzen ari gara eta modu praktiko eta dibertigarrian ikasteko eta hautazko kredituak lortzeko gogoa duten gazteen bila gabiltza. Ingelesa, frantsesa, euskara, alemana, gaztelania, errusiera, italiera... Anima zaitez!

Gure taldearen parte izan nahi baduzu OMIJera idatzi, coordinaomij@vitoria-gasteiz.org e-postara, edo 945 161 330 telefono zenbakira deitu eta informazio guztia emango dizugu.

Zure lanbide-etorkizunerako prestakuntza praktikoa lortzeaz gain, hautazko 12 kreditu lortzeko aukera ere izango duzu.

monitoras 2018-2019
2018/19 ikasturtean Hizkuntza Klubean lan-praktikak egin dituzten hainbat gazte

Logo OMIJ(Beste leiho batean irekiko da)

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: