Udaleko hezkuntza jarduerak - Ibilbidea. Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen

Hiria ezagutzea2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman on-line

Azalpena

Zernahi garaiko ikerlan historikoek emakumeen historia isilarazi eta ahaztu egin dute -emakume ezezagunena zein ezagunena-, eta gizarteari egin dioten ekarpena. Hori dela eta, emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpenaren balioa nabarmendu eta ikustarazi nahi du ibilbide honek. Andre Maria Zuriaren plazan hasi eta Hirigune Historikoa eta Zabalgunea zeharkatuko ditu ibilbideak eta, zenbait leku eta eraikinen bidez, emakume ugarik hainbat arlotan izandako eginkizun garrantzitsuak ezagutaraziko ditu, hala nola etxeko lanetan, ordaindutako lanetan, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan, ikerketan, aisialdian eta politikan. Horrek aukera ematen du Historia berrirakurtzeko, modu zorrotzagoan eta bidezkoagoan, eta estuago lotua gure hirian bizi izan diren emakume eta gizonen errealitatearekin.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza, emakume eta gizonen arteko berdintasuna.

Helburuak

  • Gasteizko historian emakumeek izan duten zeregina ikustaraztea eta aldarrikatzea.
  • Emakumeek Gasteizko historiari egin dioten ekarpena aitortzea eta ezagutaraztea.
  • Hiriko historiaren irakurketa hobetzen laguntzea.
  • Gure hiriko emakumeak non eta nola bizi ziren ezagutaraztea; baita zer lan eta ardura zituzten ezagutzera ematea ere.
  • Emakumeek historian izan duten parte-hartzea testuinguruan jartzea, kontuan izanik garai bakoitzeko ezaugarri historiko, artistiko, sozial eta politikoak.
  • Ikasleen artean pentsamendu kritikoa sustatzea Historiak ahaztutako emakumeen errealitatearen aurrean, jarrera hartu dezaten modu koherente eta aktibo batean, genero berdintasunari dagokionez.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailak, DBHO, HHI eta eskolakoak ez diren beste kolektibo bazuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Tokia: San Miguel elizako balkoian (Zeledonen eskulturan).
  • Hasiera-ordua: 09:30, 10: 00 edo 12:00. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izena emateko orrian, eta ordutegia-egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Material didaktikoak: Ibilbidea hobeto aprobetxatzeko, beharrezkoa da ikastetxean mailari dagokion bideoa ikusi izana.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 21 ikasle edo gehiago baldin badaude, bi azpitalde egingo dira. Taldea bitan banatuz gero (21 ikasle baino gehiago etorriz gero) ezinbestekoa da ikastetxetik bi arduradun etortzea, talde bakoitza irakasle batekin joan dadin.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun baino lehen, data berria aukeratu ahal izateko.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta María Jesús de Castro (945 16 16 16 - 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.