Udal Hezkuntza Jarduerak - Helburua: landareak aurkitzea

Medio ambiente actividades educativas
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman

Azalpena

Ikasleek, 5 taldeetan banatuta, erakusketaren panelekin eta beraien edukiekin zerikusia duten gaiei buruzko erronkak edo frogak gainditu beharko dituzte. Taldeari, erronka edo froga bat gainditzen duen bakoitzean, material begetal bat emango zaio, guztion artean “tapiz begetal” bat sortzeko erabiliko dutena. Tapiz honen patroiak azeri baten silueta osatzen du Olarizuko inguruaren atzealdearen gainean. Azeriaren atal bakoitzaren gainean froga bakoitzean irabazitako materialak kokatuko dira.

Unitate didaktikoa: Helburua: landareak aurkitzea

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Landareen mundua modu dinamikoan ezagutzea.
  • Landareen mundua sentsibilizazioren eta ingurumenari buruzko kontzientziazioaren ikuspegitik hurbiltzea.
  • Lorategi botanikoak kontserbaziorako eta ingurumen-hezkuntzarako guneak diren aldetik ikasleen artean horien ezagutza sustatzea.
  • Tokiko, eskualdeko, Europako eta munduko landareen biodibertsitatea ezagutzera ematea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (5. eta 6. maila).

Antolamendua

  • Lekua: Olarizuko Etxaldea.
  • Egutegia: 2023ko martxoaren 2tik 22ra.
  • Ordutegia: 09:30 - 12:00.
  • Iraupena: 2 ordu eta erdia.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
  • Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
    • Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
    • Telefonoa: 945 161616. Luz. 4960
    • E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.