IGE - IGEak eta eskolaz kanpoko ekintzak EHUren ikerketa

Hezkuntza

IGE | Ikasleen Guraso Elkarteen (IGE) sustapena | Laguntzak eta diru-laguntzak | IGEak eta eskolaz kanpoko ekintzak EHUren ikerketa | Gurasoentzako Udaleko Hezkuntza jarduerak

IGEak eta eskolaz kanpoko ekintzak

Vitoria-Gasteizko Udala Saila Euskal Herriko Unibertsitatearen bitartez (Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saila) ikerketa bat egin du, Guraso Elkarteek zer egoera duten ezagutarazteko eta zehazkiago, Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako eskolaz kanpoko jardueren eta hezkuntza-zerbitzuen kudeaketan eta antolamenduan zer-nolako esku-hartzea duten aztertzeko.

Horrela, Guraso Elkarteen esperientziatik abitua, esku hartzeko ereduak lantzeko aukera izango da, gure hiriko ikastetxeetan Guraso Elkarteen mugimendua indartzeko.

Metodologikoko, hirian unibertsitate mailatik kanpo dauden ikastetxe guztietako Guraso Elkarteetara zabaldu zen azterlana, bi faseetan:

  • Lehen fasea: datuak jasotzea, Guraso Elkarte eta zuzendaritza talde bakoitzak beteko duen galdeketaren bitartez.
    pdf IGE-galdetegia | pdf ZUZENDARITZA-galdetegia
  • Bigarren fasea: eztabaida-taldeak: Guraso Elkarteen jardunean eragin handiena duten aldagaiak landu, hobetu beharreko alderdiak definitu eta horiek errealitate egiteko beharrezko baliabideak ere aztertzeko.

Behin amaituta, ondorengo dokumentuetan azaltzen da ikerketa:

pdf EHUren ikerketa: IGEak eta eskolaz kanpoko ekintzak

pdf EHUren ikerketa: IGEak eta eskolaz kanpoko ekintzak ERANSKINAK

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.