Udaleko hezkuntza-jarduerak - VIII Gazteentzako nanoipuin lehiaketa
Ikasturtea: 2022-2023 / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Lehiaketak nanoipuinaren formatuan arreta jarri nahi du. Era berean, irudimena garatu eta sormenezko idazmenarekiko zaletasuna sustatu nahi du.
Testu guztiek nahitaez hitz/aditz zehatz bat izan beharko dute, eta lehiaketa abiaraztean jakinaraziko da, urte hasieran. Hiru kategoria desberdin daude, sari bereziekin: A kategoria (12-16 urte bitartean), B kategoria (16-18 urte bitartean) eta laboral Kutxa saria (19 urtetik gorakoentzat).
Nanoipuin irabazleak ilustratuko dira, eta horiekin guztiekin erakusketa ibiltari bat antolatuko da, hiriko hainbat erakusketa-aretoetan zehar mugituko dena.
Parte hartu ahal izango da Internetez, web-formulario baten bidez. Lanak aurkezteko datak lehiaketaren aurkezpen publikoa egiten denean jakinaraziko dira.
Balioak
Sormena, prestakuntza, identitatea.
Helburuak
- Sormena sustatzea idazmenaren esparruan.
- Idazteko trebetasunak praktikatzera animatzea.
Hartzaileak
DBH, DBHO (12-30 urte).
Oinarriak
Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketaren webgunean kontsultatu daitezke aurreko urteetako oinarriak.
Informazioa
- Telefonoa : 945 161616 ext 4867
- E-maila: redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondokoa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.