Metodologia (gaztelaniaz)
Aire garbia ezinbestekoa da hirritaren eta ekosistemen osasunerako. Horregatik, hain zuzen, funtsezkoa da jasangarritasunerako.
Erabilitako adierazleek hiriko atmosfera-kutsatzaile nagusien balioak aztertzen dituzte, nagusiki garraiotik, industrian erregai fosilak erabiltzetik eta berogailu-sistemetatik datozenak, eta indarrean dagoen araudiak ezarritako arrisku-maila edo atalaseekin alderatzen dituzte. Kontrol hori, gero eta neurketa-estazio gehiago dituen Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sare Automatikoaren bitartez egiten da. Analizatzen diren atmosfera-kutsatzaileak hauek dira: SO2, NO2, ozonoa eta PM10.
Datu iturria: Gasteizko Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sare Automatikoa. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun SailaJoera desiragarria: gutxitzeaNeurtze aldia: artero
Datu iturria: Gasteizko Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sare Automatikoa. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasuna SailaJoera desiragarria: gutxitzeaNeurtze aldia: artero
OHARRA: Gasteizko Kutsadura Atmosferikoa Zaindu eta Kontrolatzeko Sarean datuak transferitzeko sisteman egon diren aldaketak direla eta, ezin izan dira eskuratu, buletin hau egin den egunerako, hiriko airearen kalitate adierazleak.
Zarataren inpaktuak eragin kaltegarriak izan ditzake gizakiaren osasun eta ongizaterako. Gizarte jasangarriak hiriaren funtzio nagusien (etxebizitza, lana eta mugikortasuna) nahasketa eskaini beharko luke, baina hiritarrei nazioartean gomendatzen den zarata-maila baino handiagoa jasanarazi gabe.
Ibilgailuek kale eta errepideetan eta trenak sortzen duten zaratak Gasteizko biztanleengan duen eragina zehaztu nahi du erabilitako adierazleak, ingurumen-hotsaren ebaluazio eta kudeaketari buruzko ekainaren 25eko 2002/49/CE Zuzentarauak definitutako markoaren arabera.
Datu iturria: 2003ko eta 2005eko Gasteizko Zaraten mapak. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasuna SailaJoera desiragarria: gutxitzeaNeurtze aldia: bi urtean behin
OHARRA: Zuzenketa-neurriak beharko lituzketen zarata-tarteak gorriz nabarmendu dira. Etxe barruko benetako eragina, gutxienez kanpoan dagoen zarata-maila baino 33 dB(A) txikiagoa dela kontsideratzen da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.