Prestakuntza - Aholkularitza, bekak eta laguntzak

becas

Eskura dauzkazun prestakuntza-orientazio baliabideei buruz informa zaitez.

Prestakuntza esparru guztietako beka eta laguntza deialdiak kontsultatu.

Aholkularitza – Prestakuntza orientazioa

Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala. Prestakuntzaren, Enplegu Sustapenaren eta Ekonomia Sozialaren Zerbitzua

Zer eskaintzen du: aurrez aurreko orientazioa eta aholkularitza.

Nori zuzenduta: pertsona oro

Zerbitzura sartzea: aurretiko hitzordua eskatuz 945 16 12 24 telefonoan edo CETICen (Castro Urdiales kalea, 10), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago: prestakuntza-orientazioa

Aholkularitza – GazteBizHitza

Erakundea: Eusko Jaurlaritza

Zer eskaintzen du: online bidezko orientazio eta aholkularitza zerbitzua.

Nori zuzenduta: Euskadiko gazteak.

Zerbitzura sartzea: whatsapp, telefono edo helbide elektronikoaren bitartez.

Informazio gehiago: GazteBizHitza(Beste leiho batean irekiko da)

Bekak eta laguntzak:

Erakunde publikoen eta pribatuen indarreko deialdiak

Batxilergoa eta heziketa zikloak

Gradu graduondoko eta masterrak

Prestakuntza artistikoa

Ikerkuntza

Hizkuntzak

Bestelakoak

Bekak eta laguntzak – Batxilergo eta heziketa zikloak

Enpresan egoteko bekak, 2020-2021 ikasturtean LP modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat

Eskaintza egilea: Eusko Jaularitza. Hezkuntza Saila

Epea: 2020/11/27ra arte

Informazio gehiago: LH Bekak(Beste leiho batean irekiko da)

Bekak eta laguntzak - Gradu, graduondoko eta masterrak

'EUI'n gradu ondoko ikasketak egiteko bekak

Eskaintza egilea: Europako Unibertsitate Institutua.

Onuradunak:

  • Doktoregoko ikasleak, arlo hauetan: historia, ekonomia, zuzenbidea, eta politika eta gizarte zientziak.
  • EBko bi hizkuntza ofizialen ezagutza egokia.
  • Institutuaren ikerketa-arloetan sartzen den tesi-proiektu bat proposatzea.

Epeak: 2021/01/31era arte

Informazio gehiago: 'EUI' bekak(Beste leiho batean irekiko da)

'Google Europe' desgaitasuna duten ikasleentzako bekak

Eskaintza egilea: Google Europe.

Onuradunak:

  • Informatikako, ingeniaritza informatikoko edo Europako edo Israelgo unibertsitate batean lotura estua duen diziplina tekniko bateko ikasleak, desgaitasunen bat dutenak.
  • 18 urtetik gorakoak.

Epeak: 2020/12/31era arte

Informazio gehiago: 'Google Europe' bekak(Beste leiho batean irekiko da)

'La Caixa' graduondoko bekak atzerrian

Eskaintza egilea: Fundación la Caixa

Onuradunak: Master eta dokoretza ikasketak. Baita zientzia eta teknologia aurre-doktoretza proiektuak.

Epeak: 2020/11/30era arte

Informazio gehiago: 'La Caixa' bekak(Beste leiho batean irekiko da)

Vital Fundazioaren Erasmus Bekak

Eskaintza egilea: Vital Fundazioa

Onuradunak:

  • Estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleak.
  • Araban erroldatuta.
  • Graduko ikasketetako ikasleentzako mugikortasun-programan onartua izatea.

Epeak: 2020/11/30era arte

Informazio gehiago: Vital Fundazioaren Erasmus Bekak(Beste leiho batean irekiko da)

Prestakuntza artistikoa

DanceWEB- dantza garaikideko beken Europako programa

Eskaintza egilea: DanceWEB.

Onuradunak:

  • Dantzari eta koreografo profesional gazteak.
  • 22 eta 30 urte bitartean.
  • Ingelesa ondo jakitea.

Epeak: 2020/12/15era arte

Informazio gehiago: 'DanceWEB' bekak(Beste leiho batean irekiko da)

Bekak eta laguntzak - Ikerkuntza

Cambridgeko doktoretzako bekak

Eskaintza egilea: Cambridgeko Unibertsitatea

Baldintzak:

  • Ingeles maila altua.
  • Espediente ona.
  • Erreferentziak.

Epeak: abenduaren 3ra arte, doktoretza datorren ikasturtean egin nahi dutenek ikasketak eskatzeko epea dute. Egun horretatik aurrera, beka eskatzeko epea irekiko da, eta urtarrilaren 7an amaituko da.

Informazio gehiago: Cambridgeko bekak(Beste leiho batean irekiko da)

'La Caixa' doktoretzako bekak

Eskaintza egilea: Fundación la Caixa

Onuradunak: Espainan edo Portugalen doktoretza ikasteko bekak.

Epeak: 2021/02/25era arte

Informazio gehiago: 'La Caixa' bekak(Beste leiho batean irekiko da)

Ikerketa Soziologikoen Zentroan graduatu ondokoentzako bekak

Eskaintza egilea: CIS

Baldintzak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea, edo Batasuneko estatu kideren batekoa edo Espainian legezko bizilekua duen hirugarren herrialderen batekoa izatea.
  • Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko goi-mailako hezkuntza-erakunde batek emandako graduatu-titulua edo titulu baliokideak izatea.

Epea: 2020/11/27ra arte

Informazio gehiago: bekak CIS(Beste leiho batean irekiko da)

Doktoratu aurreko ikerketarako Fulbright bekak

Eskaintza egilea: Fulbrait España.

Betekizunak:

  • Doktoregoa Espainian egiten ari diren eta AEBetan doktoratu aurreko ikerketa-proiektuak egiteko interesa duten Espainiako goi-mailako tituludunak

Epea: 2021/01/12ra arte

Informazio gehiago: Fulbright bekak(Beste leiho batean irekiko da)

"Jae IntroICU" ikerketan sartzeko bekak, "Jae" programaren barruan

Eskaintza egilea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.

Onuradunak: espainiarrak, EBko edozein estatu kidetakoak eta Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrak, unibertsitateko ikasleak direnak, graduko ikasketak egiten ari direnak, lizentziatura edo masterra dutenak eta graduari dagozkion kredituen (ECTS) % 50, gutxienez, beteta dutenak.

Epeak: 2021/04/30 arte.

Informazio gehiago: "Jae IntroICU" ikerketan sartzeko bekak(Beste leiho batean irekiko da)

Itzuli beken eta laguntzen aurkibidera

Bekak eta laguntzak – Hizkuntzak

ONCE Fundazioa desgaitasuna duten gazteentzako bekak. Ingelesa, frantsesa edo alemana ikasteko Europar Batasuneko herrialderen batean

Eskaintza egilea: ONCE Fundazioa

Betekizunak:

  • Gutxienez % 33ko desgaitasuna  izatea.
  • 18-29 urte bitartean izatea.
  • Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emanda egotea.
  • Laguntzaren xede den hizkuntzan gutxienez B1 maila izatea.
  • Aurreko deialdian onuradun izan ez izana.

Epeak: 2020/12/31era arte

Informazio gehiago: informazio eta tramitazioa(Beste leiho batean irekiko da)

Itzuli beken eta laguntzen aurkibidera

Bestelakoak

Beca Araba Explorer 2021

Eskaintza egilea: BIC Araba.

Onuradunak: 18-31 urte

Epeak: 2020/12/11ra arte.

Informazio gehiago: Beca Araba Explorer(Beste leiho batean irekiko da)

Itzuli beken eta laguntzen aurkibidera

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: