Guraso bakarreko familiek hobariak izan ditzakete udal tasa batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
2026/01/01etik aurrera, guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen abenduaren 2ko 232/2025 Dekretua(Beste leiho batean irekiko da) indarrean sartzean, guraso bakarreko familia da guraso bakar batek modu esklusiboan bere gain hartzen duenean seme-alaben gaineko erantzukizuna.
Honako hauek dira dekretuan ezarritako guraso bakarreko familien kasuak:
Gainera, dekretuak 'guraso bakarreko egoeran dagoen familia' izeneko tipologia aitortzen du.
Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Guraso bakarreko familien baldintzaren aitortzeko erregistroan(Beste leiho batean irekiko da) izena eman izanaren egiaztagiria eskatu eta aurkeztu beharko da.
Kirol instalazioen abonuaren kasuan, 18 urtetik gorakoak familiako kide gisa zenbatzen dira etxebizitza berean bizi badira, baina ez dute inolako deskonturik jasotzeko eskubiderik.
Lehenengo aldian bakarrik eskatuko da idatziz. Aurrerantzean, behar diren datuak edukiz gero, urtez urte egiaztatzen delarik, ofizioz aplikatuko da.
Hobariak eta salbuespenak lortzeko baldintzak urtarrilaren 1ean bete beharko dira.
Hobaria ekitaldi honetan aplikatu dadin, eskabidea eta beharreko dokumentazioa 2026ko uztailaren 30era baino lehen aurkeztu behar da.
Laguntzak emateko baldintzak urtero egiaztatuko dira.
Abonatutako pertsonaren urteko kuotan hobaria:
18 urtetik gorakoak: familiako kide gisa zenbatzen dira etxebizitza berean bizi badira, baina ez dute inolako deskonturik jasotzeko eskubiderik.
Matrikula erdi dohainik: %50eko hobaria.
Kuotak: %50eko hobaria.
Hobarien laburpena
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.