Udaleko hezkuntza jarduerak – Komikia: historia eta hizkuntza

Educación artística y literaria

2022/23 ikasturtea / Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Komikia hainbat hizkuntza konbinatzen dituen adierazpide artistikoa da. Hizkuntza literario eta narratiboak gidoia idazten eta pertsonaiak deskribatzen laguntzen du. Antzerki-hizkuntzak elkarrizketa eta istorioan aukeratutako denbora sortzeko balio du. Hizkuntza zinematografikotik pertsonaien mugimendua eta zinetika datoz. Argazkigintzak orrialdea eta binetak diseinatzeko enkoadraketak eta planoak sortzeko balio du. Azkenik, pintura-hizkuntzaren bidez, marrazkilariak teknika plastikoak lantzen ditu. Horrenbestez, bederatzigarren artetzat jo izan da; komikiaren helburu nagusia entretenitzea da, baina hezkuntzarako eta balioak trukatzeko tresna baliotsua ere bada.

Modu ludiko batean, haren jatorria azalduko dugu, termino desberdinak ikusiko ditugu eta hura osatzen duten oinarrizko elementuak aztertuko ditugu: binetak, bunbuiloak, testu-koadroak, onomatopeiak... Gainera, pertsonaia ospetsuenetako batzuk ezagutuko ditugu, bai iraganekoak bai egungoak, eta komiki-izenburu berrienak.

Amaitzeko, binetak marrazteko saio bat egingo dugu.

Balioak

Sormena, genero berdintasuna eta parte-hartzea.

Helburuak

  • Komikiaren lengoaia ikasleei gerturatzea.
  • Genero-berdintasuna, gizarte-inklusioa eta dibertsitate-funtzionala,besteak beste, zeharka jorratzea.
  • Jolas-giroan ezagutzak elkartrukatzea.

Hartzaileak

LH (5. eta 6. maila), DBH, DBHO

Antolamendua

  • Lekua: Montehermoso Kulturunea.
  • Data: 2022ko azaroaren 7tik 11ra.
  • Egunak: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala.
  • Ordutegia: 9:30ean eta 11:30ean.
  • Iraupena: ordu eta erdi.
  • Partaideak: gehienez 25 ikasle.
  • Hizkuntza: ingelesa eta gaztelania.

Azucena Monge Blancoren eskutik. Arte-hezitzailea Artium museoan eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta Informazio Zientzietan lizentziatua.

Parte hartzeko betebeharrak

Informazioa

  • Antolatzailea: Montehermoso Kulturunea
  • Helbidea: Frai Zacarias Martínez, 2
  • Telefonoa: 945161830 Luzapena: 6492 (Maite López)
  • Posta elektronikoa: mlopez@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.