Gazte Informatzaileen Sarea - Diru hornidurak - Udal Hezkuntza Jarduerak – 2022-2023 ikasturtea

Promoción de la participación

Enlace Deialdiaren oinarriak, eskaera-orria eta eranskinak

Proposamenak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 26ko 23:59ak arte.

Azalpena

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste batzuk.

OMIJek -Gazte Informaziorako Udal Bulegoak- Gazte Informatzaileen Sarea koordinatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die gazteei, eta baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalkundean lagundu ere. Gazte informatzaileek diru bat jasotzen dute heuren ikasturteko lanaren truke.

Gazteei gehien interesatzen zaien informazioa ahalik eta zabalkunde gehien izateko, bi euskarri erabiltzen dira:

  1. Ikastetxean kokatuta dagoen Informazio Taula: proiektu honetarako eta ez bestetarako izango da, eta gazte informatzaileek gazteentzat interesgarrienak izan litezkeen berri eta argibideak jarriko dituzte bertan. Batetik, Gazte Informaziorako Udal Bulegoko informazio hautatu eta eguneratua, eta bestetik, gazte informatzaileek berek ikastetxean nahiz auzoan jasotzen duten informazioa eskainiko dute informazio-taulek.
  2. Harreman, informazio eta komunikaziorako Esparru Birtuala: programaren eta parte hartzen duten gazteen beharretarako egoki diren harreman-, informazio- eta komunikazio-espazioak sortu eta kudeatu beharko dituzte gazte informatzaileek sare sozialen bitartez (Instagram eta, kasu batzuetan, Twitter), eta Gazteria Zerbitzuko sare sozialen edukiak beraien eskura izango dituzte (Twitter(Beste leiho batean irekiko da), Facebook(Beste leiho batean irekiko da), Instagram(Beste leiho batean irekiko da)) baita weborria eta bloga ere.

Balioak

Elkartasuna, parte hartzea, erantzukizuna eta gizalegea.

Helburuak

  • Gazteak gaitzeko proiektu bat aurrera eramatea, gizartean oso ondo informatutako pertsona aktibo gisa txerta daitezen.
  • Herritar arduratsu eta aktibo izateko motibatu eta heztea.
  • Gazteei oro har, heuren garapen pertsonalerako eta autonomiarako garrantzitsua den informazioa ematea.

Hartzaileak

Gasteizko DBHko, Batxilergoko, Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Erdi Mailako nahiz Goi Mailako Lanbide Heziketako 15-25 urteko ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: gazte informatzaileen ikastetxean "Informazio taula bat" jartzen da, eta "esparru birtual bat" ere eskaintzen zaie informazioa zabaltzeko.
  • Egutegia: 2022ko urritik 2023ko maiatzera arte.
  • Parte-hartzaile kopurua. Ikastetxe bakoitzeko pertsona bat eta hiru bitartean (bi gazte izatea gomendatzen dugu). Diru hornidura partehartzaileen artean banatzen da.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Eskaera-orria eta eranskinak bete eta proposamena idatzi.
  • Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahalko dira, herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan (https://egoitzaelektronikoa.vitoria-gasteiz.org), nahiz legez aurreikusitako gainerako moduetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
  • Proposamenak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 26ko 23:59ak arte.
  • Oharrak: ezinbestekoa da irakasle arduradun bat izendatzea gazte informatzaileen lana ikuskatzeko eta programaren koordinazioaz arduratzeko.

Informazioa

  • Harremanetarako: Marta Urbano
  • Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua – Gazte Informaziorako Bulegoa)
    Plaza Berria, 1-behea - 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161330
  • E-posta: infojoven2@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.