Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

"Martxoaren 8ari EKIN! El 8 de Marzo, ¡Activamos!" leloaren bitartez, Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Kanpainia horrekin, Martxoaren 8an emakumeok feminismoari EKINgo diogula jakinarazi nahi du, jarduera-esparru guztietan eta gizarte osoan eragiteko asmoz. Horretarako, Udalak berdintasuna zabaldu nahi du hirian aurreikusitako jardueren bidez.

Kanpainak EKIN! Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Plana (2023-2030) aipatzen du. EKIN!-ek Udalak berdintasunaren arloan duen estrategia jasotzen du eta, besteak beste, Jabetze Feministarako Eskola, Emakumeen Etxea eta M8ko sentsibilizazio-kanpainak ditu oinarri. Zuk ere, martxoaren 8ari EKIN! Begiratu egitaraua.

Martxoaren 8aren inguruan antolatutako jarduerak

Jardueretan parte hartzeko izen-ematea edo gonbidapena beharrezkoa izango da.

Kanpainaren kartela archivo pdf

Jarduera gehiago

Gizarte-etxeek eta Udalaren beste zerbitzu batzuek ere Martxoaren 8aren harira jarduerak antolatzen dituzte.

Ikusi jarduera gehiago

Horrez gain, honako erakusketa hauek daude ikusgai:

Berdintasunari buruzko informazio gehiago

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.