Bilatu zure bidea

Bilatu zure bidea

Vitoria-Gasteizko bi punturen artean mugitzeko biderik laburrena edo seguruena zein den ezagutzeko hainbat zerbitzu daude. Horietako bakoitzak ezaugarri espezifikoak ditu, hirian egiten diren joan-etorri mota bakoitzerako moldatutakoak.

Geo Vitoria GEO Vitoria-Gasteiz

GEO Vitoria-Gasteiz hainbat garraiobide erabiliz (Oinez, garraio publikoz eta bizikletaz) bi punturen arteko distantzia kalkulatzen duen tresna da (nola iritsi); modu grafikoan ematen du informazioa maparen gainean, eta testu bidez deskribatzen du, maparen ezkerraldean.
Horrez gain, GEO Vitoriak Gasteizko udalerrian dauden interesguneei buruzko informazioa lortu, kale izendegi ofiziala kontsultatu (kale eta atariak), bi punturen arteko distantziak neurtu, azalerak neurtu, eta mapa gainean ikusitako informazioa jaisteko aukerak ematen ditu.

Google Transit Google Transit

Google Transit(Beste leiho batean irekiko da) Google enpresak eskainitako Interneteko plataforma bat da. Bere webgunean garrio publikoaren bidez egin daitezkeen joan-etorriak planifika daitezke (TUVISAren eta EuskoTran-en eskaintza konbinatuz eta oinez edo autoz egin daitezkeen bideekin osatuz) eta hiriaren alde batetik bestera joateko modurik azkarrenak eta erosoenak ezagutzea ahalbidetzen du.

Nola funtzionatzen dute tresna hauek?

Erraza da tresna hauetan gure ibilbidea kalkulatzea: hiriko gune jakin batera joan nahi dugunean, gure abiapuntua eta helmuga sartu eta, automatikoki, ibilbiderik azkarrena eta erosoena emango dizkigu (mapa orokorra eta xehetasunak).

Erantzukizun-mugaketa

Vitoria-Gasteizko Udalak ahalegin guztiak egiten ditu zerbitzu hauek eguneratuak egon daitezen eta modu egokian funtziona ditzan, baina Vitoria-Gasteizko Udalarenak ez diren geokokapen zerbitzuetan oinarritzen denez, gerta daiteke zenbait kasutan kontsulten emaitzak ez izatea erabat zuzenak eta informazio osatugabea edo zehazgabea erakustea. Zentzu honetan, Vitoria-Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik onartzen aplikazio honen erabileraren ondorioengatik, aplikazioa informazio gisa soilik eskaintzen baita. Zerbitzu hau etengabeko garapenean dago eta ahalegin posible guztiak egingo dira jakinarazten zaizkigun akats eta arazoak zuzentzeko.

Civitas

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.