Bizikleta-alokairua eta buggi elektrikoak - Turismoa Gasteizen

Turismo - Bicicletas

Bizikletak alokatzeko zerbitzua Atarian

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan, Ataria, bizikletak alokatzeko zerbitzuak aukera ematen die bisitariei Salburua parkea ezagutzeko, (Salburuko parkean) bizikleta elektrikoak alokatu daitezke, interpretazio zentroko ordutegian (asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara).

Bizileku bizikletak alokatzeko puntua Florida Parkean

Uztaila-abuztua-iraileko ordutegiak

Asteartetik ostiralera: 10:00tatik 15:00tara. Arratsaldetan: aurre eskaerarekin.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.

Urria

Asteazkenetik ostiralera: 10:00tatik 15:00tara. Arratsaldetan: aurre eskaerarekin.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.

Bizikletak alokatzeko zerbitzua Etxaldean (Olarizuko parkean)

Uztaila-abuztua-iraila-urriko ordutegiak

Ostirala: 11:00tatik 14:00tara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.

Buggi elektrikoak

Interpretazioz lagundutako zirkuituak eskaintzen dira buggien bitartez, zaratarik eta gas kutsatzaileen emisiorik sortzen ez dutenez Eraztun Berdeko leku esanguratsuetatik zirkulatu ahal baitute.

  • Lekua: Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa, Salburuko parkean.
  • Zerbitzuak: 2-5 lagunentzako. Mugikortasun urritasuna dutenentzat.
  • Iraupena: ordu eta erdi.
  • Hizkuntzak: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta alemanez.
  • Prezioak: 6 pertsona buggi bakoitzean / 10 € pertsona bakoitzeko.
  • Ordutegia: asteartetik igandera goizez. Gomendagarria da erreserba egitea.
  • Informazio gehiago 945 25 47 59 telefonoan.

Scooterrak

Ataria interpretazio zentroak scooter motako motorrak jarri ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskura Salburuko parkean barrena ibil daitezen. Ibilgailuak eserleku bakarrekoak dira eta aulkia eta lau gurpil dituzte. 140 kiloko pisua jasan dezakete eta gehienez 15 kilometro orduko abiadura har dezakete. Bi bateria dituzte eta iraultzetik babesteko gurpilak, eta eserlekua erregulagarria eta birakaria da, eraisgarriak diren buru- eta beso-euskarriekin.

Ibilbideak gidari batekin trizikloz

Bisita gidatuak trizikloz gidari batekin.

  • Trizikloen edukiera: 2 heldu eta ume bat edo heldu bat eta bi ume.
  • Informazioa: Guiartu: 616 203 656

Bizikletak alokatzen dituzten enpresak

Enpresak eta zerbitzuak
Izena Telefonoak Osagarriak Zerbitzuak
Lokoloka(Beste leiho batean irekiko da) Badaia kalea, 1 945 144 728 | 615 796 141 Bizikletak heldu eta haurrentzat. Aulkia alokatzeko aukera. Giltzarrapo eta kaskoa dauzkate Urte osoa irekita, jai egunak ere
Capital Bikes(Beste leiho batean irekiko da) 691 112 292 Bizikleten alokairua, bizikleta elektrikoak, umeentzako aulkiak, karroak Ibilbide gidatuak
EbikeVialki(Beste leiho batean irekiko da) Jundizko industrialdea. Goikoberaza kalea, 28 945 27 90 31 | 607 197 130 Bizikleta elektrikoak Bizikletak eta bezeroak eskatutako lekura eramaten dituzte
Guiartu(Beste leiho batean irekiko da) 616203656 Bizikletak Bizikleta ibilbideak egiteko zerbitzu espezializatua

Honetaz gain, ostatu (3 eta 5 izar artekoak), apartamentu eta nekazal turismo etxe batzuek, bizikleta turistikoen alokairua dute. Harreran galdetu.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.