Maleta astunena
- Udalaren hezkuntza jarduerak - 2018-2019 ikasturtea

Bizikidetza eta aniztasuna

esteka Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izen-ematea online.

Deskribapena

Ikasgelan aireportuaren errepresentazioa egingo da, uhal garraiatzaile baten bitartez. Uhalean zenbait maleta agertuko dira, eta maleta bakoitzean bideo bana dago, bakoitzean migratu beharra izan duen pertsona baten bizitza: helmugako herrialdera iritsi artea bizi behar izan dituzten oztopo eta zailtasunak kontatzen dituzte, eta prozesu horrek beraiengan piztu dituzten sentimenduak.

Horrez gain, Gurutze Gorriaren eta boluntarioen lana ere azaltzen da jardueran.

Jardueraren osagarri, www.lamaletaquemaspesa.com(Beste leiho batean irekiko da) webgunean zenbait ikus-entzunezko material daude.

Balioak

Ekitatea, inklusioa, elkartasuna.

Helburuak

  • Migratu beharra izan duten pertsonen egoera eta arazoei buruzko sentsibilitatea piztea herritarren artean.
  • munduko migrazio mugimendu nagusienak erakustea, eta migratzaileei buruzko mito faltsuak indargabetzea.
  • Hezkuntza-prozesu emantzipatzaileak dinamizatzea, pertsonengan hausnarketa kritikoa eta jarrera solidario, arduratsu eta giza-duintasunarekin konprometituak sustatzen lagunduko dutenak.

Hartzaileak

DBHko 2., 3. eta 4. mailetako ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea. Proiektorea behar da.
  • Egutegia: jarduera ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan garatuko, asteartez. Behin eskabidea eskatu delarik, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira. Bada ikastetxe eta egun berean zenbait saio egiterik.
  • Iraupena: 45 minutu, gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: nahitaez eman behar da izena aurretiaz.
  • Ordainketa: ez.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Koordinazioa: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Laguntzailea: Gurutze Gorria
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz, 945 16 16 16, lzp: 65 22, zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: