Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Ikerketa
CEA Ikerketa
Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) hiria eta inguruko lurraldea laborategi esperimental bat bihurtu nahi ditu, garapen iraunkorrarekin eta bizi kalitatearen hobekuntzarekin harremanetan dauden “eredugarri” diren estrategiak ikertuz eta sustatuz.
Ikerkuntza, formakuntza, enplegu eta hiritarrentzako ezagutzaren transferentzia programa anitzen sustapenaren bitartez lortu nahi da.
Erreferentziazko egoitza Olarizuko etxaldea da.
Ikerketa programa
Gure lurraldean, ildo desberdinetan, estrategia berritzaileen ikerkuntzarako eta sustapenerako programa. 2017-2019 tartean, 2 urtetarako 7 beken programa egin zen gai desberdinen inguruko ikerketekin: paisaia, lurzorua, azpiegitura berdea, klima-aldaketa, nekazaritza ekologikoa eta ingurugiro sentsibilizazioa. 2019. urtetik, EAEko ikerketa zentroekin sortutako lankidetza hitzarmenen bidez, hainbat ikerketa egiten ari dira fitoerremediazioaren, lurzoruen osasunaren, hidrogeologiaren eta ingurumen DNAren alorretan. Duela gutxi, hitzarmen berri bat sinatu egin da BC3arekin, gizakiaren eta naturaren arteko erlazio-balioak ikertzeko, eta beste bat Kultura Paisaien eta Ondarearekin, aipaturiko gaietan aurrera egiteko udalerriko landa-ingurunean.
CEA Mintegiak
CEA Mintegiak aldizkako mintegi sorta bat da, CEAn sortutako informazioa eta amaitzen ari diren ikerketa-proiektuen emaitzak zabaltzeko. Proiektuen emaitzak interes orokorra izan daiteke eta Gasteizko Udaleko langile guztiei zuzendutako dago. Mitengien wegbunean, sortutako dokumentazioa eskuratzeko estekak aurkituko dituzu.
Enplegu planak
Lan eta gizarte txertatzerako programak. Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriaren Sailarekin lankidetzan sortuak, programa horiek sei hilabeteko edo urtebeteko iraupena izan ohi dute eta enplegatzeko aukera gutxi dituzten edo bazterketa arriskua duten pertsonekin egiten dira. Olarizuko etxaldea hartzen da lanerako eta prestakuntzarako zentro modura eta lan taldeak antolatzen dira langileekin eta langileburuekin, udalerri osoan hainbat lan egiteko. Bi koordinatzailek lan teknikoen garapena eta parte-hartzaile bakoitzaren gizarteratzea ikuskatzen dute. Programaren osagarri gisa hainbat prestaketa ekintza gauzatzen dira.
Ikastaroak eta tailerrak
Gai desberdinetan hiritarrei joera berriak hurbiltzeko asmoz, CEAren ikerketa ildoekin harremanduriko formakuntza jarduerak dira. Iraupen desberdinetako hitzaldiak, tailerrak eta udako ikastaroak barnebiltzen dira.
Kontsultatu hemen hurrengo formakuntza jarduerak.
Bloga eta sare sozialak
CEAren aktibitateekin edota landutako gaiekin zerikusia duten berriak zabaltzeko espazio interaktiboak, baita informazioaren transferentziarako eta Beken Programan ikertutako gaien inguruan sortutako ideien eztabaidarako erremintak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.