Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Dantza-tzen
Ikasturtea: 2022-2023 / Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Azalpena
Ordubeteko bi saiotan egituratzen dira edukiak, elkarren ondoko bi urtetan egin beharrekoak (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan). 2021-2022 kurtsoan 3. maila bezala aktibitatean parte hartu ez duten 4. mailako gelen eskaerak ez dira onartuak izango.
Eskoletan erabiliko den metodologia gehien bat praktikoa izango da: saioen hasieran dantzaren jatorria, dantzatzeko eguna, jantziak eta abar azaltzen dira, eta gero urratsak irakasten, dantza osorik muntatu aurretik.
Jarduera gauzatzeko material eta baliabide hauek erabiltzen dira:
- Gela edo areto moldagarri eta handi bat, eskaera egiten duen eskolan bertan.
- Giza baliabideak: bi dantza irakasle eta musikari bat.
- Lantzen diren dantzen CDa.
Balioak
Sormena, Nortasuna, Barne hartzea eta Parte hartzea.
Helburuak
- 8 eta 10 urte bitarteko ikasleei (Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila) dantza eta musika tradizionalak ezagutaraztea.
- Entzutezko eta mugimenduzko oroimena garatzea, osagaiak eta denbora sekuentzia bereiziz musika eta dantza baten zati ezberdinak ezagutzeko bide ematen duen oinarrizko analisi batetik abiatuz.
- Dantza eta musika gizarteratzeko eta dibertitzeko bidetzat sentitzea, hau da, dantza eta musika tradizionala ulertu, interpretatu eta atsegin izatea.
- Gorputza adierazteko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzeko aukera ezagutu, garatu eta bereganatzea, nork bere ahalmenetan konfiantza izanik.
- Mugimenduaren bitartez gozatzea, bat-batekotasuna landuz, eta horrela oreka afektiboa eta beste pertsonekiko harremana indartzea.
- Kurrikulumaren beste arlo batzuk (artea, hizkuntza, ingurunearen ezagutza, euskara...) lantzeko abiapuntu gisa laguntza dinamiko eta irekia ematea.
Hartzaileak
- Lehen Hezkuntza (3. eta 4. mailak).
Antolamendua
- Lekua: jarduera gauzatu ahal izateko gela edo areto handia (gimnasioa edo erabilera anitzeko gela) eskaera egiten duen eskolan bertan.
- Egutegia: asteazkenetan, urritik maiatzera bitartean.
- Ordutegia: 10:00 - 11:00 lehen saioa eta 11:00 - 12:00 bigarrena.
- Iraupena: ordubete.
- Materialak: lantzen diren dantzen CDa.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25 saio bakoitzeko (derrigorrezkoa da, saioa irauten duen bitartean, gelako tutorea edo irakaslea bertan egotea).
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak ancla
- Izena ematea: 2021ko irailaren 9tik 23ra arte. Orrialde honetan esekiko den estekan.
- Ordaintzekoa: ez.
Irailak 29tik aurrera, eskola bakoitzari posta elektronikoz konfirmatuko zaio bere parte-hartzea edo ez parte-hartzea. Plazarik izatekotan, gela bakoitzak daukan eguna eta ordutegia adieraziko zaizue posta elektroniko berean. - Aktibitatea konfirmatuta dagoenean, aldaketaren bat nahi izatekotan, antolakuntzaren balorazioa beharrezkoa izango da eta azkenean aktibitatean parte ez hartzea posiblea da. Beraz, ziurtatu gela guztiak aktibitatean parte hartu dezaketela.
- Parte hartzen duten ikastetxeek eta kolektiboek konpromisoa hartzen dute Vitoria-GasteizHiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko, jarduera honetan parte hartuko dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.
Argibideak
- Harremanetarako: Roberto Álvarez Leza.
- Helbidea: Udalaren Folklore Akademia (Musika Etxea)
San Antonio kalea 14, 01005 Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 162 602
- E-posta: gufa@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
- Folklore Akademia - Folklorea ezagutzera emateko jarduerak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.