Udalbatza

Noiz
Eguna: 2018/12/21, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Udalbatza

Udalbatza 2018/12/21(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2019/01/25)

GAI-ZERRENDA

  1. 2018ko azaroaren 23an eta 30ean egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
Ebatzi beharrekoak
HIRIGINTZA BATZORDEA
  1. Hasierako onespena ematea Gasteizko udalerriko HAPOren egiturazko xedapen-aldaketa bati, zein Eduardo Dato kaleko 11.eko eta Cadena y Eleta apezpikuaren kaleko 2.eko lursailen kalifikazio xehatua aldatzeko baita.
  2. Behin betiko onespena ematea Gasteizko hiri antolamenduko plan orokorraren egiturazko xedapen-aldaketari, zein plangintzarekin bat ez datozen eraikin eta eraikuntzen erregimenari baitagokio.
  3. Behin betiko onespena ematea Gasteizko hapoaren egiturazko xedapen-aldaketari, zeinek tranbiaren sistema orokorra ezarri eta mugatzen baitu.
HERRITARREN SEGURTASUNAREN ETA ADMINISTRAZIO LOKALAREN BATZORDEA
  1. Hasierako onespena ematea Lurrazaleko Aparkaldi Mugatuaren Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldakuntzari.
OGASUN BATZORDEA
  1. Hasierako onespena ematea energiaren kudeaketarako ekipoak berritzeko konpromiso-kreditua sortzeko proposamenari. 6CC dosierra.
Kontrol jarduera
ERAKUNDE ADIERAZPENAK
  1. ERAKUNDE ADIERAZPENA, Euskararen Nazioarteko Egunaz. (BERRESTEA).
  2. ERAKUNDE ADIERAZPENA, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunaz. (BERRESTEA).
MOZIOAK
  1. GASTEIZKO BIZIKLETEROAK - CICLISTAS URBANOS DE VITORIA ELKARTEAREN MOZIOA, 2Mugikortasunaren Foroa" Elkarguneaz.
  2. IRABAZI-GANAR TALDEAREN MOZIOA,migratzaileen boto-eskubideaz.
  3. PP TALDEAREN MOZIOA, Gasteizko adinekoentzako arretaz.
  4. PODEMOS VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, adineko emakumeak indarkeria matxista mota guztien aurka prebenitzeko eta babesteko dauden neurriak indartzeaz eta berariazko neurri berriak hartzeaz.
DEKRETUAK
  1. Alkatearen dekretuen eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen zerrenda (azaroan emandakoak), baita zerbitzuek atzerapenez igorritakoak ere.
GALDE-ESKEAK
  1. GALDE-ESKEAK.
Gai-zerrendatik kanpo
  1. Haur eskoletara joan eta bertan egoteari eta oporretako programei dagozkien prezio publikoak arautzen dituen 8.1 udal ordenantza fiskalaren aldakuntza behin betiko onesteko erabakia berrikusteko proposamena.

2018ko abenduaren 17an

ALKATEA

UDALBATZAREN IDAZKARI NAGUSIA

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.